2017(e)ko abenduakren 11(a), astelehena

GABON-OPORRETARAKO IRAKUR-LIBURU PROPOSAMENA

Kaixo lagunok,

Jarraian Gabon-oporretarako egokiak izan daitezkeen irakur-liburu proposamena luzatzeko asmoz zuzentzen gatzaizkizue! Zerrenda, adinaren arabera saillkatuta duzue: HH (0-6 urte) LH 1-2 (6-8 urte) LH 3-4 (8-10 urte) LH 5-6 (10-12 urte) DBH 1-2 (12-14 urte) DBH 3-4 (14-16 urte).

Beste barik, zuen interesekoa izan daitekelakoan, jaso ezazue gure agurra!
Aprobetxa ezazue liburuetakoren bat Olentzerori eskatzeko! Oraindik sasoiz zabiltzate!




2017(e)ko abenduakren 5(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA 2017

Euskararen eguna oso arrakastatsua izan da aurten. Ikasleek parte hartze aktiboa izan dute eta ekintzak primeran atera dira. Hona hemen laburpen bideoak:




2017(e)ko abenduakren 3(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA 2017

Gaurko jaian parte hartze handia izan dugu! Motorrak berotu ditugu eta biharko prest gaude! Esan ohi den legez, bihar gehiago eta hobeto!!!
Bihar ikasle guztiek, nagusi, ertain zein txikik, izango dute Euskararen Eguna dela eta antolatutako ekintzez gozatzeko aukera: tailerrak, abestiak, jolasak, dantzak, filmak...

EUSKARAREN EGUNA GURASO ELKARTEAREN ESKUTIK


2017(e)ko abenduakren 1(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA



Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da. Aurten, igandea izaki, hainbat ekitaldi antolatu dira ikastolan familiei zuzenduta eta beste horrenbeste eta gehiago hurrengo egunean ikasleei zuzenduta. PARTE HARTUZ, GOZATU!!!

2017(e)ko azaroakren 29(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA 2017

Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduaren 3an (igandea), Euskararen Jaia ospatuko da 11:00etatik 13:00era Ikastolako jolastokian. Gurasoek lan honetan Ikastolaren eta DBHko zenbait ikasleren laguntza izango dute.

Era berean, hilaren 4an (astelehena) ikasleek, ohiko eskola-ordutegian, egun osoko ospakizuna izango dute, euskararen balio eta garrantziaz kontzientziatzeaz gain, guztiok elkarrekin gozatzeko!

2017(e)ko azaroakren 27(a), astelehena

IPUIN KLASIKOAK BERTSIONATUZ

DBH 3.mailako ikasleak Euskararen egunerako motorra berotzen ari dira eta Euskara Tailerra arloan, ipuin klasikoen moldaketa txukunak prestatu dituzte. Hona hemen "aperitif" txiki bat, Hansel eta Gretel:


2017(e)ko urriakren 28(a), larunbata

GENERO LITERARIOAK DBH1

Metodologia aldaketan murgilduta jarraitzen dugu ikastolan. Oraingo honetan DBH1.mailako ikasleek Euskara arloan genero literarioei dagokien proiektua landu dute. Ikasleek, taldeetan banatuta, egokitu zaien genero literarioari buruzko informazioa bilatu, mapa mentala landu eta gainerako ikaskideei azaldu diete. Ikaskideek euren azalpenak barneratu dituzten ikusteko, joko interaktiboak prestatu dituzte kahoot, who wants to be a millionaire eta make a quiz web orrialdeak baliatuta. Ikasleak bihurtu dira, beraz, euren ikasketa prozesuan (eduki berrien lanketan) protagonista eta lana ganoraz planifikatuta, emaitza nahiko txukunak lortu ditugu. Hona hemen laburpen bideoa:

2017(e)ko urriakren 19(a), osteguna

EUSKARAZKO WIKIPEDIAN MILA ARTIKULUTIK GORA ARGITARATZEA ADOSTU DUTE

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, euskarazko wikipedian kalitatezko mila artikulutik gora sortzeko hiru urtean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro inbertituko ditu urte bakoitzean hiru urtez luzatuko den proiektua honetan (guztira 600.000 euro), eta sortutako artikuluak 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat bideratuta egongo dira.

Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian aurkeztu dute proiektua Bingen Zupiria berak eta Galder Gonzalez Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kideak, eta bien artean azaldu dituzte euskarazko wikipedian "kalitatezko" artikuluak sortzea helburu duen proiektuaren xehetasunak.

Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu duenez, Wikipedia "munduko entziklopediarik irakurriena da eta munduko 300 hizkuntzatan argitaratzen da", tartean, euskaraz.  Artikulu kopuruari dagokionez, euskara munduko 31. hizkuntza da.

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak gidatuko duen proiektuaren izenburua "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" da, eta dagoeneko balizko 1.600 artikuluren zerrenda osatu dute. Hautatutako gai horiek 15 esparru ezberdinetakoak dira: Matematikak (100 artikulu); Geografia eta Historia (300); Hizkuntzak (50); Ekonomia Ekintzailea (100); Plastika eta Ikus-entzunezkoak (150); Biologia eta Geologia (200); Kultura Zientifikoa (50); zeharlerroa: Emakumea eta Generoa (70); Kultura Klasikoa (100); Musika, Dantza eta Antzerkia (150); Fisika eta Kimika (150); IKTak (40); Literatura (50); Filosofia (50); eta Gorputz-hezkuntza (50).

Gonzalezek azaldu duenez, proiektua "auzolanean" egingo dute unibertsitateen, hezkuntzako instituzioen eta Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen laguntzarekin.

Bestalde, hiritarrek ere parte har dezakete proiektuan, eta informazio guztia eskuragarri izango dute webgunean edota Wikimedia blogaren bitartez.





Iturria:eitb.com

2017(e)ko ekainakren 15(a), osteguna

ERREZETA ERRAZAK

DBH 1.mailako Euskara Tailerreko ikasleek errezeta erraz eta txukunak egin dituzte. Espiraleak, tarta, pizza edo bizkotxoa egiten ikasi nahi? Hona hemen bideo tutorialak nola egin ikasteko:







Animatu eta gozatu!!!

2017(e)ko ekainakren 13(a), asteartea

EUSKARAREN ERABILERA HOBETZEKO ESKETXAK

Kerman mintzalagun ezagunaren bideoak oinarri hartuta oraingo honetan DBH3.mailako Euskara Tailerreko ikasleek euskararen erabilera hobetzeko arau batzuen azalpena prestatu dute honako esketx hauetan.

Lehenengo bideoan, Ane eta Ainhoak nora eta norenagana kasuen arteko aldea azalduko dute eta baita erdizka eta erdi bana kontzeptuen aldea ere:


Bigarren bideoan, aldiz, Maialen, June eta Yaizak bakarrik partikularen erabilera eta norbaiten hutsunea edo falta sumatzen dugunean euskaraz hori adierazteko ditugun moldeak zein diren azalduko dute:


Zeuek ere, badakizue, honekin edo harekin, hobeto edo okerrago, baina egin euskaraz!

2017(e)ko ekainakren 7(a), asteazkena

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

DBH 2.mailako ikasleek HH eta LHko ikasleei zuzendutako Euskarazko produktuen katalogo txiki bat egin dute. Bertan musika, liburuak, jokoak, app-ak filmak, ... ezagutarazteko asmoa izan dute eta uda datorrela ikusirik, aukera paregabea izan daiteke gustuko ditugun produktu batzuez gozatzeko.

https://drive.google.com/file/d/0B-HZVRGEYOzpVUR5d2Q1SmNYSWc/view

2017(e)ko ekainakren 5(a), astelehena

MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX.edizioak istorio ederrak utzi dizkigu eta baita Artxandape Ikastolaren nagusitasuna ere, ia kategoria guztietan izan baititugu saridunak. Gure zorionik eta eskerrik zintzoenak Amaya Salgado, Aritz González de Betolaza, Iraide Domingo, Aintzane Alzola, Irati Orio, Maialen Garay eta Nerea Sobrinori eta baita lehiaketan esku hartu duzuen ikasle eta irakasleei ere, egindako lana txapela kentzeko modukoa izan baita! ZORIONAK!!!



2017(e)ko maiatzakren 29(a), astelehena

ERREZETA GOZO-GOZOAK

DBH 1.mailako ikasleek errezeta gozo-gozoak prestatu dituzte Euskara Tailerra arloan. Gozoki eta frutei etekin handia atera diete eta artelan bihurtu dituzte euren lanak. Gozokizko loreak egiten ikasi nahi? Frutazko kotxeak egiten ikasi nahi? Hona hemen horiek egiteko azalpen bideoak:



2017(e)ko martxoakren 29(a), asteazkena

IKA,IKA,IKA,... BADATOR KORRIKA!!!

Hilaren 30ean abiatuko da 20. Korrika Otxandiotik Iruñerantz.
Gurean, dena dago prest Uribarriko Euskara Batzordeak eta haren eragileek –Ikastola bera eta Gurasoen Ekartea, besteak beste– egindako lanari esker.
Animatu zaitezte parte hartzera! Tipi-tapa, tipi-tapa...
·      Martxoaren 31tik apirilaren 6ra: AUZOKO KULTURA ASTEA (azpian duzue egitaraua).
·      Martxoaren 31n, goizez: Lehen Hezkuntzakoen KORRIKA TXIKIA
·      Apirilaren 3an, goizez: Haur Hezkuntzakoen KORRIKA TXIKIA
·      Apirilaren 6an, arratsaldez: KORRIKA BILBORA IRITSI, eta 19:00etan Trauko kaleko gune peatonalean elkartu.
·      Apirilaren 9an: KORRIKAren AMAIERA, Iruñean.


Ikastolan egingo den bertso-bazkarirako eta Iruñera joateko autobuserako txartelak ikastolan egongo dira salgai.




2017(e)ko martxoakren 13(a), astelehena

ZER DAKIZU EUSKAL HERRIKO PERTSONAIEI BURUZ?

Asko dira gure egunerokotasunean kirolean, zineman, liburuetan, telebistan ageri diren pertsonaia ezagunak. Oraingo honetan horiei buruzko joko bat antolatu dugu: Pasahitza! Ea gai zaren familian edo lagun artean Euskal Herriko pertsonaia entzutetsuen gaineko erroskoa osatzeko. Animo!

https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/2868159/zer_dakizu_euskal_pertsonaiez_.htm



2017(e)ko martxoakren 7(a), asteartea

LORALDIA 2017, EUSKAL KULTURAZ BERTATIK BERTARA GOZATZEKO AUKERA PAREGABEA


LORALDIA, Udaberrian eta Bilbon, gaur eguneko kulturaren topaketa da. Martxoaren 7tik eta Apirilaren 8ra bitartean ospatuko da.

Abiapuntua XIX. mendean Anton Abbadiak sortu zituen Lore Jokoetan dago. Haren lekukoa harturik Loraldiak gaur eguneko euskal kulturaren arloak plazaratuko ditu Bilbon udaberriarekin batera. Musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, zinema, bertsolaritza, literatura … adierazpen berritzaileenak biltzen dituen topaketa, alegia. Loraldiak euskal kulturaren ekoizpen berritzaileak plazaratuko ditu: "Ez dok hiru" Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren antzerkia, Hesian taldearen kontzertua, Kukai dantza taldearen emanaldia, "Bilbronx" musika, DJ, parkour eta body modification ikuskizuna, "Eskutik eskura" Mikel Urdangarinen kontzertua besteak beste. Animatu, parte hartu eta gozatu kultur adierazpenez!

Hona hemen aurtengo programa: http://www.loraldia.eus/wp-content/uploads/2017/02/Loraldia-Programa-2017.pdf 



Informazio gehiagorako jo webgune honetara: http://www.loraldia.eus/


2017(e)ko martxoakren 1(a), asteazkena

HAR EZAZU PARTE MANENQUIN CHALLENGEAN!!!

Kultura Astea iragartzeko asmoz, Mannequin Challenge bat antolatu du Uribarriko Korrika Batzordeak, martxoaren 17an arratsaldeko 17:00etan, Uzturre plazan egitekoa. Dakizuenez, parte hartzaileek guztiz geldirik egon behar dute; bitartean, mugitzen ari den kamera batek hartzen ditu irudiak. Bada, Korrikan parte hartzen ari diren pertsonak irudikatzea edo simulatzea egokitu zaio Artxandape Ikastolari.
 
Ekitaldia egoki girotzeko, komeniko litzateke partaideek euskararen aldeko esloganak, ikurrinak, petoak, ikastolaren logoa duten arropak… eramatea.

Horrez gain, eta gure parte hartzea ahalik eta ondoen antolatzeko, eskertuko genizueke interesatuoi esteka honetan izena ematea, familiaren deiturak adierazita, bai eta zenbat kide joango zareten ere.


Har ezazue parte!!!!!




2017(e)ko otsailakren 6(a), astelehena

HEO-KO MATRIKULA LIBREA

Honatx HEOko matrikula librea egiteko informazioa. Interesaturik bazaude, irakur ezazu arretaz ondorengo informazioa:

1. SARTZEKO ESKAKIZUNAK
• Adina: 2017an 16 urte beteta izatea ezinbestekoa da.
• Hizkuntza: Hizkuntza berean, pertsona bakoitza eskola eta maila bakar batean
matrikulatu ahal izango da araubide librean.
Norbaitek bi hizkuntza desberdinetan edo gehiagotan matrikulatu nahi badu, eskabide bana
egin beharko du.


2. MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA ETA JARRAIBIDEAK
Matrikula internet bidez egin beharko da, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntzaeskola-ofizialak web orrian sartuz.
Matrikula egiteko epea otsailaren 1eko 10:00etatik 15eko 13:00ak arte izango da.
Otsailaren 16ko 13:00ak arte dokumentazioa (prezio publikoaren salbuespena, familia ugaria,
pasaportea&) aurkezteko epea izango da.
Otsailaren 20an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak eskolan eta
web orrian argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.
Behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 22an amaituko
da.
Otsailaren 24an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak eskolan eta web
orrian argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.


3. PREZIO PUBLIKOAK ETA ORDAINKETA
Hizkuntza eta maila bakoitzeko prezio publikoak: 36,18 €
Salbuespen eta hobariak
• Maila orokorreko familia ugaria, %50ren beherapena
• Maila bereziko familia ugaria, kuota osoa salbuetsita.
• Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen
azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden
pertsonek kuota guztia salbuetsita izango dute.
Ordainketa
Matrikula formalizatzeko dagokion prezio publikoa ordainduz egingo da Administrazioaren
Ordainketa pasabidearen bidez ezarritako prozeduraren bat erabiliz, otsailaren 1eko 10:00etatik
15eko 13:00ak arte. Horretarako, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskolaofizialak
web orrian sartu beharko da.
Posible izango da:
• on-line ordainketa (Internet bidez). Ordainketa ordenagailu batetik egingo kreditutxartelaren
edo banku elektronikoaren bidez.
• off-line ordainketa. Ordaintzeko errekerimenduaren agiria lortu behar da, eta agiri
horrekin banketxe edo kutxazain automatiko batera joan beharko da ordaintzera.




Hona hemen matrikula on-line egiteko lotura: http://www4.hezkuntza.net/o32/presolicitudeswebJSP/o32Menu.jsp?pageId=1589271577&ID_NAVEGACION=1



2017(e)ko urtarrilakren 31(a), asteartea

HARRAPAZANK 2017!!!


Gaur goizean DBHko ikasleek Harrapazank 2017 ri buruzko informazioa jaso dute ikastolan. Harrapazank, euskararen aldeko jarrera eta euskara erabiltzea duen egitasmo bat da. Euskararen normalizazio prozesuan, kultur jarduerek duten garrantzia uka ezina da, eta euskararen erabilera sustatzearren, erabilpen askeko esparruetan euskarazko eskaintza ezinbestekoa da. Hori dela eta, erakargarria eta berritzailea den euskarazko eskaintza kulturala eskaintzea da egitasmo honen helburu nagusietakoa.








2017(e)ko urtarrilakren 30(a), astelehena

Irrati didaktikoa!

Pasa den astean, gaztea irratiko esataria den Oihan Vega ikastolan egon zen DBH 4. mailako ikasleekin. Bertan, hainbat ekintza egin zituzten: Lehendabizi, Euskal Herriko euskara dakiten eta erabiltzen duten pertsona kopuruari buruz hitz egin eta hausnartu zuten. Ondoren, euskarak telebistan, egunkarietan eta irratian duen presentziaz aritu ziren hizketan. Jarraian, lana bilatzerako garaian euskara jakiteak eta euskarako EGA titulua izatearen garratziaz aritu zen. Amaitzeko, disko festa bat zer den, nola funtzionatzen duen eta irratian erabiltzen dituzten mahai elektronikoak nola erabili irakatsi zien ikasleei. Hona hemen irudi batzuk:





2017(e)ko urtarrilakren 8(a), igandea

URTE BERRIARI ZER ESKA?

Urte berriari zer eska?
Izan mutil, izan neska,
bizi gaitezela barrezka
eta ez itota kezkaz kezka.

Urte berrirari zer galde?
Egin dezatela gaitzek alde,
izan dezagula osasuna alde
eta egin elkarri zirri debalde.

Urte berriari zer opa?
Egin dezagula denak topa,
bete askatasunaren kopa
eta kendu lotsaren arropa.

Badoa betiko urte zaharra,
hartu ona, baztertu txarra,
eutsi pozari, utzi negarra.
Badator berriaren oldarra,
badakar biziaren indarra.
Izan aske, ausart, ez
koldarra,
izan fina, ekina, ez zabarra,
alboratu aitzakia kaskarra,
ito zuribide merke baldarra,
ilusioz bete dezagun
bularra,
odolean grina, gogoa, garra,
ahaztu jendearen marmarra,
dastatu erronkaren aparra,
gogor heldu zezenari
adarra,
elikatu barru-barruko harra,
erein ezpainetan irrifarra,
borondatean dugu iparra,
eztarrian, berriz, deiadarra
eta aho barruan, noski,
izarra;
MIHIAN EUSKARA BARRA-
BARRA,
GURE TERRITORIO LIBRE
BAKARRA.



2017(e)ko urtarrilakren 2(a), astelehena

IKUSTEN DUGUNA GARA

Guraso agurgarriak,

Euskararen transmisioa gure seme-alaben etorkizunean ezinbestean eragingo duen giltza da. Gure bizitzako esparru guztietan erabiltzen dugun tresna baliagarria dugu euskara, eta askotan sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko www.emangiltza.eus webgunea prestatu du Bilboko udalak. Bertan, lagungarria egingo zaizuen informazio ugari jasoko duzue.


Estimados padres y madres,

Vuestra aportación es indispensable en la transmisión del euskera. Sois el engranaje que permitirá a vuestros hijos e hijas vivir en euskera en el futuro. Para ayudaros en este proceso os invitamos a visitar la página web www.emangiltza.eus que ha creado el ayuntamiento de Bilbao para ofreceros herramientas prácticas y aclarar vuestras dudas.