2020(e)ko urtarrilakren 19(a), igandea

RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAKO EDIZIO BERRIA ABIAN DA


Beste behin ere abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa. Lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleek euskaraz irakurtzea eta idaztea da. 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da.

Artxandape Ikastolan, urtero legez, idaztera animatu ditugu gure ikasleak eta uzta ederra jasota Udaletxeko Euskara Zerbitzuan aurkeztuko ditugu lan horiek guztiak. ESKERRIK ASKO IKASLE GUZTIEI  eta ZORTE ON!!!

Oinarriak:

HARRAPAZANK GAZTEEN PROGRAMAN ETA IKUSI ETA IKASI UMEENTZAKO TAILERRETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

  • HARRAPAZANK 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat da. Izena emateko epea otsailaren 28an amaituko da eta webgune honetan egin behar da: www.harrapazank.eus.
  • Aurten, HARRAPAZANK programaren barruan tailer hauek eskainiko dira: Lightpainting, mugikorreko kamerari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, grafitiak, dantzak, hip-hop, zunba, bitxigintza, street art, arropa kustomizatzea, slackline eta malabareak, serigrafia, irudien sorkuntza eta gorputza margotzeko diseinugintza, animazio-bideoak eta autoen diseinua eta programazioa.
  • Gainera, HARRAPAZANK ESZENA eta programa hasi zeneko 15. urteurrena ospatzeko jaia ere egingo dira.
  • IKUSI ETA IKASI 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta guztira, diziplina askotako 75 emanaldi eskainiko dira Bilboko 15 auzotan, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean.
  • IKUSI eta IKASI tailerrak bi adin-tarteko umeentzat eskaintzen dira: Familian, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, tailer hauek: serigrafia, birziklatutako musika-tresnak, mitologiako pertsonaien mozorroak, musikoterapia, contact-kids, belarriprest eta familientzako ipuinak. Eta Lagun artean, tailer hauek: pixilazioa, zirkua, fanzinea sortzea, bitxigintza labean, neon margoak eta txantiloiak.
  • Sarrera doakoa da bete arte. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Izena emateko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, www.ikusietaikasi.eus orrian.
Harrapazank gazteen programan eta Ikusi eta Ikasi umeentzako tailerretan izena emateko epea zabalik dago. Aurten ere, Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen eskutik egingo dira.
HARRAPAZANK
Aurten hamabosgarren aldiz egingo da. Talentua eta sormena erakutsi nahi duten 10 eta 18 urte bitarteko gazteek otsailaren 28ra arteko epea dute www.harrapazank.eus orrian izena emateko. Horretarako, fitxa bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi behar dute.
Harrapazanken barruan HARRAPAZANK ARRATSALDEAK eta HARRAPAZANK ESZENA daude. Aurten, gainera, 15. urteurrena ospatzeko jai bat egingo dugu.
Programa hauetan parte hartzeko izena eman behar da www.harrapazank.eus web-orrian. Epea irekita dago otsailaren 28ra arte. Plazak mugatuak dira eta hortaz, zozketa egiten da eskaria egin dutenen artean. Aukeratutako tailerraren eguna baino astebete lehenago, mezu elektronikoaren bidez, eskatzaileari plazarik duen ala ez ziurtatuko zaio.
IKUSI ETA IKASI
IKUSI eta IKASI tailerrak bi adin-tarteko umeentzat eskaintzen dira: Familian eta Lagun artean. Familian4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da eta pertsona heldu batek lagunduta joango dira emanaldietara eta tailerretara. Nobedade moduan, aurten Lagun Artean formatua sortu da, 8 eta 10 urteko neskato-mutikoentzat. Hauek bakarrik parte hartuko tailerretan, helduen laguntzarik gabe.
Ekimen honen helburua da ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea ume bilbotarren artean, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko programazioa eskainiz.
Bilboko 15 auzotan egingo da, urtarriletik maiatzera bitartean, dohainik; aurten, diziplina askotako 75 emanaldi izango dira, tailer formatuan edo ikuskizun formatuan.
Iksukizunetarako sarrera doakoa da leku guztiak bete arte baina tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, www.ikusietaikasi.eus web-orriko formularioa beteta. Izena emateko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik. Plazak mugatuak dira eta hortaz, urtarrilaren 28an zozketa egingo da eskaria egin dutenen artean. Tailer eta ikuskizun guztiak euskaraz dira.
  • Iturria: bilbao.eus