2020(e)ko urriakren 16(a), ostirala

RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAKO AZKEN EDIZIOKO SARIDUNAK

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru Rafael Mikoleta sariak banatzeko ekitaldian, Bilboko Udalak antolatzen duen euskarazko ipuinen eskola-lehiaketan. Ekitaldia Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan ospatu da.

14 sari banatu dira: 2, Balioen Hiria Sarien kategorian, eta gainerako 12ak, lau kategoriatan banatuta, ikasleen adinaren arabera, 8 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean. Horien artean izan dira gure ikasle eta ikasle ohiak: Kattalin Begoña, Jone Rubio, Nahia Embun, Jone Candela, Anne Andrés, Iraide Domingo eta Itxasne del Barrio. ZORIONAK GUZTIEI!!


SARIDUNAK

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

  • Hil arte, bizi!. Kattalin Begoña Marin. Artxandape Ikastola HLBHIP. (1.saria)
  • Ashantiren zazpi egunak. Jone Rubio Villa. Artxandape Ikastola HLBHIP. (2.saria)
  • Talde-lana izan daiteke… txikia. Jon Larriba Urrutia. Ikasbide HLBHIP. (3. saria)

D kategoria (DBHko 3 eta 4.mailak):

  • Zarena izaten. Itxasne del Barrio Calvo. Artxandape Ikastola HLBHIP. (1.saria) 
  • Zuhaitz baten ikuspuntua. Lucía Álvarez. San Ignacio BHI. (2.saria)
  • Izarrartekoa. Jone Candela Fernández. Artxandape Ikastola HLBHI. (3. saria)

ACCESITAK

C Kategoria:

  • Horrelakoak dira denon bizitzak?, Nahia Embún Ríos, Artxandape Ikastola HLBHIP
  • Carlaren ametsa, Enara Peña Iturralde, Gabriel Aresti BHI
  • Joan zen bidaia, Endika López de la Merced, Begoñazpi Ikastola HLBHIP

D Kategoria:

  • Beldurra gainditzen, Anne Andrés Sánchez, Artxandape Ikastola HLBHIP
  • Bat egiten genuen bidaia, Maialen Cámara San Pedro, San Ignacio BHI
  • Pausoka, Iraide Domingo Fernández, Artxandape Ikastola HLBHIP




Iturria: bilbao.eus (moldatua)

2020(e)ko ekainakren 13(a), larunbata

ARTXANDAPEKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIV. EDIZIOA IZAN DUGU AURTENGOA

Lehenengo eta behin, lerro hauen bidez, aurtengo parte hartzaile guztien ahalegina eta lana goraipatu nahi ditugu! LH 2tik DBH 4ra, 7 eta 16 urte bitarteko 460 idazle inguru izan baititugu 2020ko edizio honetan. Ez ohiko egoera honek ere ezin izan du Ikastolan hain sustraituta dagoen ekimena zapuztu, eta oro har, telelanaren bidez izan bada ere, ohiko epeak betez, hemen dugu hilabeteetako lanaren fruitua.

Bestalde, 18 neska-mutil sarituak ere zoriondu beharrean gaude, euren sormen eta idazteko gaitasunagatik!

Gainera, irakur- zein idaz-zaletasun honen atzean dagoen irakasleen eta familien lana ere balioan jarri nahi genuke: maisu-maistren orduak idazlanetan zuzenketak proposatuz, txikitatik aita-amen ipuin-kontaketak oheratzeko uneak goxotuz... eta nola ez, aurten familien ezinbesteko laguntza ere etxetik gure txiki zein gazteak euren idazlanetan aholkatuz eta animatuz!
Azkenik, 2020ko edizio honetan aipamen berezia eta gure esker ona andereño Marijoseri, hainbeste urtetan Ipuin Lehiaketa bezalako ekimen garrantzitsu zein aberasgarri honen alde egindako lan eskergagatik!
GOZA EZAZUE IKASTURTE HONETAN SARITUTAKO 18 IPUINEZ OSATUTAKO LIBURUXKAZ:

2020(e)ko maiatzakren 1(a), ostirala

BIDEOCURRICULUMAK (DBHA 4A)

Batxilergoa burutzeko matrikula abian den honetan, gure ikasle helduenek euren etorkizunari erreparatu diote. Euren burua etorkizunean kokatu dute eta urte batzuren buruan izatea gustatuko litzaiekeen pertsona hori irudikatu digute beraien bideocurriculumean.

Gaurkoan, DBH4A gelaren txanda da eta hona hemen Gaizka, Eneritz, Alaia eta Antxonen lanak:

    Gaizkaren bideocurriculuma  


    
    Eneritzen bideocurriculuma



    Alaiaren bideocurriculuma
    
 

      
      Antxonen bideocurriculuma

 

Hurrengoan DBH 4.Bko ikasleen lanak izango dituzue ikusgai. 

2020(e)ko apirilakren 30(a), osteguna

PROIEKTU INTERDIZIPLINARRAK DBHn (2.ebaluaketa)

Geografia eta Historiako gaiak oinarri burutu genuen bigarren ebaluaketan proiektu interdiziplinarra DBH3 eta DBH4 mailetan.

      AMERIKETARA JOAN NINTZEN... (DBH 3)
Migrazio mugimenduak oinarri, Euskara, Gaztelania, Musika, Erlijio eta Historiako arloen artean erakusketa eder bat prestatu genuen DBH3. mailetan. Horretarako Geografia arloan eduki teorikoak lantzetik haratago joan ginen: gaian adituak diren pertsonak ekarri genituen geurera (Zaporeak elkartea eta Javier Pérez) gure familietan dauden emigrazio istorioak ikertu genituen. Honek familiako nagusienekin hartu eman berezia izatea ekarri zigun, batzuek fisikoki elkarrizketatzeko eta euren bizipenak bertatik bertara ezagutzeko parada izan genuen; beste batzuek, ondorengo belaunaldiei esker ezagutu genituen familietan oraindik hain bizirik dauden migrazio istorio horiek. Migrazioa edozein lurraldetan edo garaitan gerta daitekeen fenomenoa dela ulertu genuen eta ez soilik atzerriko hainbat herrialdeetan egun daukaten arazo bat. Musika arloan, migrazio mugimendu horien garaiko eta lekuko musika eta musikariak ezautzeko aukera izan genuen eta Erlijioan, familiako zuhaitz genealogikoak landu genituen. Hona hemen proiektuaren hasieratik amaierara egindako urratsen laburpen bideoa:



Eta hona hemen, berriz, ikasjai eguneko laburpentxoa



     
  
     INFERNUTIK IHES EGITEN (DBH 4)
I. Mundu Gerra oinarri, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Erlijioa eta Historiako arloen artean erakusketa eta "scape room" bat antolatu genituen. Horretarako eduki teorikoak lantzeaz haratago joan ginen: Euskara arloan erakusketa apaintzeko eta scape roomerako pista gisa erabiliko ziren komikiak sortu genituen (garaiko giro eta gertaerak oinarri ziuztenak). Gaztelanian, publizitatea landu eta proiektuaren aurkezpen egunerako kartelak egin eta jarri genituen, deialdia gurasoei luzatuz. Erlijio arloan, gatazkak ekiditeko neurriak aztertu eta bakearen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, garai hartako eskubideak gaur egunekoekin konparatu genituen hormairudietan. Aldi berean, Emakumearen garrantzia azpimarratu nahian, I. Mundu Gerran izan zuten rola aztertu genuen. Ingelesean, garai hartako pertsonaia bihurtu ginen, sentimenduz beteriko gutunak idatzi genituen eta gaiarekin lotutako sloganak sortu genituen. Geografia-Historia arloa proiektuaren ardatza izan genuen; arlo honetan gertaera eta prozesu historikoen arrazoiak eta ondorioak aztertu genituen gaur egungo nazioarteko arazo nagusietako batzuk ulertzeko. 

Hona hemen ikasjaia egunean familien gozamenerako prestatutako lanak ongi bistaratzen dituen laburpen bideoa:

BALIABIDE DIGITALEN AUKERAKETA BAT

Konfinamenduak eta telelanak luze dirauen honetan, hona hemen Berritzegunetik luzatu diguten baliabide digitalen aukeraketa interesgarri bat:

http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/8d0be04b455adbc809981e281caa4fda_EIMA%20etxetik%204.pdf

                                                                                                                  Iturria: EIMA

2020(e)ko apirilakren 22(a), asteazkena

GURE BOOKTUBERREN GOMENDIOAK LIBURU EGUNERAKO

Liburu egunaren bezperan, gure booktuberrak ekarri nahi izan ditugu euren gomendioak egitera. Konfinamendu garaian zer irakurri ez badakizu, hona hemen 12-16 urte bitarteko gazteentzako proposamen sorta:

    EZEKIEL NORAEZEAN (ANE BASTERRETXEA)
 

   JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK (ARIANE BILBATUA)

  
    TORMESKO ITSUMUTILA (XABIER GARCÍA)



     ANNE FRANKEN EGUNKARIA (SARA JUSTO)


IKASTEN IKASTEKO ETA LANAK ANTOLATZEKO AHOLKUAK (DBH1)

Konfinamenduak ikasleen lanaren antolaketa egoki bat eskatzen du eguneroko eginkizunak ganoraz, txukun eta ondo egin ahal izateko. Horretan guztian lagundu asmoz, DBH1.mailako ikasleek aholku sorta bat prestatu digute.

    NEREA TORRUBIA


   ENAITZ VÁZQUEZ

   

MILA ESKER BIKOTE!