2015(e)ko abenduakren 17(a), osteguna

IRRATI DIDAKTIKOA

Oihan Vega kazetariarekin euskarak hedabideetan duen presentziaren gainean hausnarketa egin dute DBH 4.mailako ikasleek. Oso saio dinamiko eta praktikoa izan da: euskararen garrantzia, euskal musikaren egoera eta irratigintza jorratu dituzte. Azkenik, diskofesta eta DJ baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute.

Ikasleek asko gozatu dute hausnarketa-formazio saio honetan. Hona hemen argazki batzuk:





2015(e)ko abenduakren 13(a), igandea

KULTUR BONOAK SALGAI!!!

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Horretarako, hiru mota izango ditu, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

A motako Bizkaiko Kultur Txartelak: 32 euroko prezioa izango du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da.

 B motako Bizkaiko Kultur Txartelak, 28 euroko prezioa izango du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da.

D motako Bizkaiko Kultur Txartelak, 24 euroko prezioa izango du, eta euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) erabili ahal izango da.

NOIZ EROS DAITEZKE?  2015eko abenduaren 10etik 2016 urtarrilaren 27ra arte. 
NOIZ ERABILI? 2015eko abenduaren 10etik 2016ko urtarrilaren 30era.
NON EROS DAITEKE? BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian



Iturria: Bizkaia.net

2015(e)ko abenduakren 11(a), ostirala

EUSKAL MITOLOGIA AZTERTZEN

DBH 2.mailako ikasleek Euskara Tailerra arloan euskal mitologiako hainbat pertsonaia eta euren elezaharrak landu dituzte. Hona hemen lan batzuk:






2015(e)ko abenduakren 3(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNEKO ANTZERKIAK

Euskararen eguna dela eta DBH 2 eta 4.mailako ikasle batzuk euren antzerkiak antzetu dizkiete LH 1 eta 2 eta HH 0, HH1, HH2 eta HH3 gelatakoei. Emanaldia oso arrakastatsua izan da eta oso gustura ikusi, entzun eta parte hartu dute gure ikasleek. Hona hemen bideoa eta ESKERRIK ASKO ARTISTAK!!!


2015(e)ko abenduakren 2(a), asteazkena

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2015

Bihar ikastolan euskararen eguna ospatuko dugu! Horretarako ikastolan hainbat ekintza egingo ditugu. Hona hemen egitaraua:

HHn
09:00-11:00 Gimnasioan musika eta abestiak. 10:00ak aldera Argitxoren bisita.
15:00 -17:00 DBHko ikasleek egindako antzerkiak : Txanogorritxo, Hansel eta Gretel, Hiru txerritxoak, Loti ederra.

LHn


DBHn
09:00 - 11:00 Esku pilota tailerra (DBH 1).
                       Herri kirolak (DBH 2-3)
                       Talo-tailerra (DBH 4)

11:00 - 12:00 Mihiluze jolasa.

12:30 - 13:30 Euskararen misterioa dokumentala eta kahoot jolasa.

15:00 - 17:00 Euskarazko filmeak:
                        Mozolopintoa
                        Bypass
                        Aupa Etxebeste
                        Bihotzeko sekretuak

2015(e)ko abenduakren 1(a), asteartea

DURANGOKO AZOKA GAINEAN DUGU!!!

Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Abenduaren 4tik 8ra bitartean euskal idazle eta musikariekin egoteko aukera egongo da eta hauen lan berriak bertatik bertara ezagutzeko modua izango da. Anima zaitezte!!!

Informazio gehiagorako jo ezazue webgune honetara: http://durangokoazoka.eus/eu/