2015(e)ko azaroakren 27(a), ostirala

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOAREN 18. EDIZIOA

Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbide bilgunearen bidez, Euskarazko Produktuen Katalogoa babestu eta aurtengo edizioaren (18.a) zabalkundean lagunduko du berriro ere. Euskarazko Produktuen Katalogoa 0-12 urte arteko ume eta gazteentzat euskarazko ehunka erreferentzia batzen dituen argitalpen baliagarria da.
Merkatuan dauden euskarazko produktuen  artean  hautaketa  egin  da,  berritasuna,  egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak,  jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.

Papereko euskarriaz gain, www.katalogoa.eus webgunea mugikor eta tabletetan ikusteko egokituta dago, eta paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. Gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko aukera dago produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.

Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da katalogoa.eus Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere ematen du, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko.

Bizkaian, guztira, 38.000 paperezko katalogo baino gehiago eta 20.000tik gora orri-markatzaile banatuko dira. Gainera, EPK zabaltzeko, kartelak eta informazio-gutunak ere erabiliko dira.


Iturria: bizkaia.eus (moldatua)

2015(e)ko azaroakren 26(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNERAKO IKASTOLA GIROTZEN

DBH 2.mailako ikasleek Euskararen egunerako ikastola girotu dute orain gutxi egin zituzten kartel politekin. Hona hemen euren lana:


2015(e)ko azaroakren 23(a), astelehena

OLENTZERORI GUTUNA

Gabonen atarian gaude, hilabete eskas geratzen zaigu Olentzerok bisita egin diezagun eta opariz eta irribarrez bete gaitzan. Onak eta formalak izan al zarete? Pentsatu al duzue gure ikazkin preziatuenari zer eskatu? Hala bada, sasoiz zabiltzate gutun txukun batean zuen urteari birpasa arin bat egin eta irrika biziz desio duzuen hori eskatzeko.



2015(e)ko azaroakren 13(a), ostirala

GURE ARTISTEN AZKEN UZTA!!!

DBH 2.mailako ikasleek Euskara arloan kartela eta bere ezaugarriak landu dituzte. Arestian Arte Ederretara egindako bisitan ere diziplina honetan dauden hainbat maisulan ezagutu zituzten bertatik bertara eta orain beraiek izan dira sortze prozesuan parte hartu eta eurena egin dutena. Hona hemen Euskararen egunerako egin dituzten kartelak:




2015(e)ko azaroakren 12(a), osteguna

KULTUR BONOA SALGAI!!!

Euskadiko 54 antzokik, 16 zinemak aretok eta 67 liburu dendak bat egin dute Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri duen Kultura Helburu egitasmoarekin. Beronen bidez, bertako sormen gaiak eskuratzeko deskontuak eskainiko dituzte.
Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro jarriko ditu euskal arte eszenikoen, zinemaren, literaturaren eta zuzeneko musikaren kontsumoa sustatzeko. Hala, azaroaren 9tik abenduaren 9ra bitarte iraungo duen Kultura Helburu kanpaina jarri dute abian EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearekin, SAREA Euskadiko Antzokien Sarearekin eta Liburu Saltzaileen Elkartearekin, eta hainbat deskontu eskainiko dituzte antzezlanak eta filmak ikustera joateko, liburuak erosteko eta zuzeneko kontzertuez gozatzeko (azken hau martxan da jada).
Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak azaldu duenez, “ekoizpenak eta publikoak bat egiten duten une horiek laguntzeko politikak egin behar dira bereziki”.
Bidaiariak Zinera
Ikus-entzunezko edukiei dagokienez, Bidaiariak Zinera kanpaina abiatu dute. Euskarazko filmak, euskal produkzioak eta film europarrak sustatuko ditu egitasmoak, eta ikusleek 2 euroko beherapena izango dute promozioko filmetan.



Iturria:Zinea.eus

2015(e)ko azaroakren 10(a), asteartea

RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETA ABIAN DA!!!

Arestian Rafael Mikoleta ipuin lehiaketarako deialdiaren oinarriak jaso ditugu. Honatx:





Gure idazle finen arkatzak zorroztu, irudimenari bide eman eta urtarrilaren bueltan lan bikainak izango ditugu esku artean aurkezteko!!!