2015(e)ko otsailakren 4(a), asteazkena

IRRATI DIDAKTIKOA

Oihan Vega kazetariarekin euskarak hedabideetan duen presentziaren gainean hausnarketa egin dute DBH 4.mailako ikasleek. Oso saio dinamiko eta praktikoa izan da: euskararen garrantzia, euskal musikaren egoera eta irratigintza jorratu dituzte. Azkenik, diskofesta eta DJ baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute.

Ikasleek asko gozatu dute hausnarketa-formazio saio honetan. Hona hemen oroitzapen bilduma gisa egin dugun bideoa:



SANTA AGEDA (DBH)

Elur malutek Bilbo zuritu duten honetan, Santa Ageda bezperako kantu saioa bertan behera utzi behar izan dugu. Hala ere, ikastolako  patioan egin dugu gure saioa DBHeko ikasle eta irakasleok. Hona hemen bideo txiki bat: