Oihan Vega kazetariarekin euskarak hedabideetan duen presentziaren gainean hausnarketa egin dute DBH 4.mailako ikasleek. Oso saio dinamiko eta praktikoa izan da: euskararen garrantzia, euskal musikaren egoera eta irratigintza jorratu dituzte. Azkenik, diskofesta eta DJ baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute.
Ikasleek asko gozatu dute hausnarketa-formazio saio honetan. Hona hemen oroitzapen bilduma gisa egin dugun bideoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina