2015(e)ko abenduakren 17(a), osteguna

IRRATI DIDAKTIKOA

Oihan Vega kazetariarekin euskarak hedabideetan duen presentziaren gainean hausnarketa egin dute DBH 4.mailako ikasleek. Oso saio dinamiko eta praktikoa izan da: euskararen garrantzia, euskal musikaren egoera eta irratigintza jorratu dituzte. Azkenik, diskofesta eta DJ baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute.

Ikasleek asko gozatu dute hausnarketa-formazio saio honetan. Hona hemen argazki batzuk:





2015(e)ko abenduakren 13(a), igandea

KULTUR BONOAK SALGAI!!!

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, euskarri guztietan. Horretarako, hiru mota izango ditu, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:

A motako Bizkaiko Kultur Txartelak: 32 euroko prezioa izango du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da.

 B motako Bizkaiko Kultur Txartelak, 28 euroko prezioa izango du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da.

D motako Bizkaiko Kultur Txartelak, 24 euroko prezioa izango du, eta euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) erabili ahal izango da.

NOIZ EROS DAITEZKE?  2015eko abenduaren 10etik 2016 urtarrilaren 27ra arte. 
NOIZ ERABILI? 2015eko abenduaren 10etik 2016ko urtarrilaren 30era.
NON EROS DAITEKE? BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian



Iturria: Bizkaia.net

2015(e)ko abenduakren 11(a), ostirala

EUSKAL MITOLOGIA AZTERTZEN

DBH 2.mailako ikasleek Euskara Tailerra arloan euskal mitologiako hainbat pertsonaia eta euren elezaharrak landu dituzte. Hona hemen lan batzuk:






2015(e)ko abenduakren 3(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNEKO ANTZERKIAK

Euskararen eguna dela eta DBH 2 eta 4.mailako ikasle batzuk euren antzerkiak antzetu dizkiete LH 1 eta 2 eta HH 0, HH1, HH2 eta HH3 gelatakoei. Emanaldia oso arrakastatsua izan da eta oso gustura ikusi, entzun eta parte hartu dute gure ikasleek. Hona hemen bideoa eta ESKERRIK ASKO ARTISTAK!!!


2015(e)ko abenduakren 2(a), asteazkena

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2015

Bihar ikastolan euskararen eguna ospatuko dugu! Horretarako ikastolan hainbat ekintza egingo ditugu. Hona hemen egitaraua:

HHn
09:00-11:00 Gimnasioan musika eta abestiak. 10:00ak aldera Argitxoren bisita.
15:00 -17:00 DBHko ikasleek egindako antzerkiak : Txanogorritxo, Hansel eta Gretel, Hiru txerritxoak, Loti ederra.

LHn


DBHn
09:00 - 11:00 Esku pilota tailerra (DBH 1).
                       Herri kirolak (DBH 2-3)
                       Talo-tailerra (DBH 4)

11:00 - 12:00 Mihiluze jolasa.

12:30 - 13:30 Euskararen misterioa dokumentala eta kahoot jolasa.

15:00 - 17:00 Euskarazko filmeak:
                        Mozolopintoa
                        Bypass
                        Aupa Etxebeste
                        Bihotzeko sekretuak

2015(e)ko abenduakren 1(a), asteartea

DURANGOKO AZOKA GAINEAN DUGU!!!

Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Abenduaren 4tik 8ra bitartean euskal idazle eta musikariekin egoteko aukera egongo da eta hauen lan berriak bertatik bertara ezagutzeko modua izango da. Anima zaitezte!!!

Informazio gehiagorako jo ezazue webgune honetara: http://durangokoazoka.eus/eu/





2015(e)ko azaroakren 27(a), ostirala

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOAREN 18. EDIZIOA

Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbide bilgunearen bidez, Euskarazko Produktuen Katalogoa babestu eta aurtengo edizioaren (18.a) zabalkundean lagunduko du berriro ere. Euskarazko Produktuen Katalogoa 0-12 urte arteko ume eta gazteentzat euskarazko ehunka erreferentzia batzen dituen argitalpen baliagarria da.
Merkatuan dauden euskarazko produktuen  artean  hautaketa  egin  da,  berritasuna,  egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak,  jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.

Papereko euskarriaz gain, www.katalogoa.eus webgunea mugikor eta tabletetan ikusteko egokituta dago, eta paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. Gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko aukera dago produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.

Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da katalogoa.eus Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere ematen du, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko.

Bizkaian, guztira, 38.000 paperezko katalogo baino gehiago eta 20.000tik gora orri-markatzaile banatuko dira. Gainera, EPK zabaltzeko, kartelak eta informazio-gutunak ere erabiliko dira.


Iturria: bizkaia.eus (moldatua)

2015(e)ko azaroakren 26(a), osteguna

EUSKARAREN EGUNERAKO IKASTOLA GIROTZEN

DBH 2.mailako ikasleek Euskararen egunerako ikastola girotu dute orain gutxi egin zituzten kartel politekin. Hona hemen euren lana:


2015(e)ko azaroakren 23(a), astelehena

OLENTZERORI GUTUNA

Gabonen atarian gaude, hilabete eskas geratzen zaigu Olentzerok bisita egin diezagun eta opariz eta irribarrez bete gaitzan. Onak eta formalak izan al zarete? Pentsatu al duzue gure ikazkin preziatuenari zer eskatu? Hala bada, sasoiz zabiltzate gutun txukun batean zuen urteari birpasa arin bat egin eta irrika biziz desio duzuen hori eskatzeko.



2015(e)ko azaroakren 13(a), ostirala

GURE ARTISTEN AZKEN UZTA!!!

DBH 2.mailako ikasleek Euskara arloan kartela eta bere ezaugarriak landu dituzte. Arestian Arte Ederretara egindako bisitan ere diziplina honetan dauden hainbat maisulan ezagutu zituzten bertatik bertara eta orain beraiek izan dira sortze prozesuan parte hartu eta eurena egin dutena. Hona hemen Euskararen egunerako egin dituzten kartelak:




2015(e)ko azaroakren 12(a), osteguna

KULTUR BONOA SALGAI!!!

Euskadiko 54 antzokik, 16 zinemak aretok eta 67 liburu dendak bat egin dute Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri duen Kultura Helburu egitasmoarekin. Beronen bidez, bertako sormen gaiak eskuratzeko deskontuak eskainiko dituzte.
Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro jarriko ditu euskal arte eszenikoen, zinemaren, literaturaren eta zuzeneko musikaren kontsumoa sustatzeko. Hala, azaroaren 9tik abenduaren 9ra bitarte iraungo duen Kultura Helburu kanpaina jarri dute abian EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearekin, SAREA Euskadiko Antzokien Sarearekin eta Liburu Saltzaileen Elkartearekin, eta hainbat deskontu eskainiko dituzte antzezlanak eta filmak ikustera joateko, liburuak erosteko eta zuzeneko kontzertuez gozatzeko (azken hau martxan da jada).
Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak azaldu duenez, “ekoizpenak eta publikoak bat egiten duten une horiek laguntzeko politikak egin behar dira bereziki”.
Bidaiariak Zinera
Ikus-entzunezko edukiei dagokienez, Bidaiariak Zinera kanpaina abiatu dute. Euskarazko filmak, euskal produkzioak eta film europarrak sustatuko ditu egitasmoak, eta ikusleek 2 euroko beherapena izango dute promozioko filmetan.



Iturria:Zinea.eus

2015(e)ko azaroakren 10(a), asteartea

RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETA ABIAN DA!!!

Arestian Rafael Mikoleta ipuin lehiaketarako deialdiaren oinarriak jaso ditugu. Honatx:





Gure idazle finen arkatzak zorroztu, irudimenari bide eman eta urtarrilaren bueltan lan bikainak izango ditugu esku artean aurkezteko!!!

2015(e)ko ekainakren 9(a), asteartea

PROIEKTU INTERDIZIPLINARRA DBH 1 (2.SAIOA)

Gaurko honetan, DBH1.mailako beste ikasle batzuk aritu dira euren herri kirolei buruzko ahozko aurkezpenak egiten LH 3 eta 4.mailetan. Honatx bideo txiki bat:



Eta hona hemen Nerea Sobrino eta Julene De Urquizaren (DBH 1.B) aurkezpen bikaina:





2015(e)ko ekainakren 8(a), astelehena

PROIEKTU INTERDIZIPLINARRA DBH 1 (1.SAIOA)

DBH 1.mailako ikasleek proiektu interdiziplanarra burutu dute Gorputz Heziketa eta Euskara arloetan. Herri kirol ezberdinen jatorria, historia, ezaugarriak, ... aztertuz lan bat burutu dute lehenengo arloan eta ahozko aurkezpena egin dute bigarrenean.

Amaitzeko, lan gehienak LHko gelatan aurkeztu dituzte. Hona hemen Sara Almazán eta Arrate Santistebanen lana (1.A):


Beste aurkezpenen oroitzapen bilduma bat ere badugu, honatx:




2015(e)ko maiatzakren 18(a), astelehena

ZER DIRA IPUINAK?

Ipuin tailer digitalean DBH 2.mailako ikasleek ipuinen definizioa eta nazioarteko idazle ospetsu batzuen eta euren lanen inguruko proiektu polita bat egin dute. Honatx:


2015(e)ko maiatzakren 12(a), asteartea

BILBOKO RAFAEL MIKOLETA LITERATUR SARIAK

Urtero Bilboko Udalak antolatzen duen Rafael Mikoleta literatura-sarietan ikastolako bi ikasle saritu dituzte. Alde batetik, LH 6ko Ander Villacián Crespo ikaslearen Nire bizitzako abenturarik handiena ipuina, eta bestetik, Ainhoa Garay Benítez ikaslearen Bizitza aldarrikatzeko kantua ipuina saritu dituzte.

Edizio honetan parte hartu duten ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu, eta batik bat, bi garaileak. ZORIONAK!!!

Sari-banaketa ekitaldia hilaren 27an izango da 18:30etatik aurrera, Udaletxeko Arabiar Aretoan.

2015(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

Jantokiko jolasorduan ere, korrikaren alde.

Martxoaren 9tik 13ra arte, korrika zela eta, girotzeko asmoz, Ikuserreko (“Gastronomia Baska” taldeko enpresa) monitoreak antolatzen dituzten jardueraren barruan, LHko mutil eta neskentzat eta DBH-boluntarioen laguntzarekin, mosaiko bat egin zuten. Lan honetan euskararekiko konpromisoa idatzi ahal izan zuten. Horma-irudia ikastolako eskaileretan egon zen ikusgai.

Del 9 al 13 de marzo con motivo de la Korrika en la hora de recreo del comedor, y dentro de las actividades que organizan los monitores de Ikuser (empresa del grupo Gastronomia Baska ) para los niños y niñas de Primaria y la ayuda de los voluntarios de DBH realizamos un mosaico que ayudara a crear ambiente en la ikastola, donde cada uno pudimos escribir también nuestro compromiso con el euskera. el mural estuvo expuesto en las escaleras de la ikastola.

IKUSER

2015(e)ko martxoakren 27(a), ostirala

IPUIN KONTALARIAK

DBH3. mailako hiru ikasle HHko ikasleei piraten ipuina antzeztera joan zaizkie. Primeran pasatu dute!

2015(e)ko martxoakren 26(a), osteguna

KORRIKA 19, Denok Korrikara!

Igandean:
Traukoko peatonalean eta Eskoletako kanpan 10:00etatik aurrera: musika, txokolatada, material salmenta, beroketak... 11:45 inguruan KORRIKA auzoan!!!
Ibilbidea: ...Piedritas-Trauko-Uribarri-Matiko-Tiboli-C. Volantín-Udaletxea...

Bilbon egun osoan zehar izango diren ekitaldi eta ordutegiak:

Korrikak Bilbon egingo duen ibilbidea:

2015(e)ko martxoakren 23(a), astelehena

ESAERA ZAHARRAK DBH1

DBH 1.mailako ikasleek esaera zaharrak landu dituzte. Hona hemen euren bildumatxoak:

       1.A



     1.B


2015(e)ko martxoakren 9(a), astelehena

KANTALDIA

Gogoan izan, KORRIKA KULTURALA dugula auzoan ere!
Aurten ere KANTALDIA izango dugu Artxandape eta Aletuko gitarra-taldeen eskutik; martxoaren 24an (asteartea) 18:00etan Parrokiako Areto Nagusian.
Entsaia ezazu bitartean:

2015(e)ko otsailakren 4(a), asteazkena

IRRATI DIDAKTIKOA

Oihan Vega kazetariarekin euskarak hedabideetan duen presentziaren gainean hausnarketa egin dute DBH 4.mailako ikasleek. Oso saio dinamiko eta praktikoa izan da: euskararen garrantzia, euskal musikaren egoera eta irratigintza jorratu dituzte. Azkenik, diskofesta eta DJ baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute.

Ikasleek asko gozatu dute hausnarketa-formazio saio honetan. Hona hemen oroitzapen bilduma gisa egin dugun bideoa:



SANTA AGEDA (DBH)

Elur malutek Bilbo zuritu duten honetan, Santa Ageda bezperako kantu saioa bertan behera utzi behar izan dugu. Hala ere, ikastolako  patioan egin dugu gure saioa DBHeko ikasle eta irakasleok. Hona hemen bideo txiki bat:


2015(e)ko urtarrilakren 30(a), ostirala

RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAKO XXVII.EDIZIOA

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak aurten ere Rafael Mikoleta Ipuin lehiaketa antolatu du. XXVII.edizioa du eta Artxandape ikastolak bertan parte hartu du literaturgile onenen sariak bertan aurkeztuz. ZORTE ON!!!

HARRAPAZANK 2015

Aurten Bilboko kultur zirkuituak bere 10.edizioa du. Orain egun batzuk aurkezpena egin ziguten ikastolan eta aurtengo nobedade gisa Lonjazank egitasmoa azaldu ziguten zeinaren bidez, 15 urtetik gorako gazteen lonjak hornitzeko ginkana bat antolatuko duten. Harrera oso ona izan zuen eta hemendik aisialdian euskaraz aritzeko eta profesional onenekin euskaraz jarduteko Bilboko udalak babestutako ekimen honetan esku hartzera animatu nahi ditugu gure gazteak.

 

Informazio gehiago  webgune hauetan aurkituko duzue:

Harrapazank eszenan izen mateko linka hauxe duzu:

Harrapazankeko tailerretan izen emateko linka hauxe duzu:

HEOko MATRIKULA LIBREEI BURUZKO INFORMAZIOA

Hizkuntza Eskola Ofizialean 2014-2015 urtean matrikula librea egiteko datak argitaratu dira. Hona hemen:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/contenidos/informacion/dic6/eu_2046/adjuntos/matricula_2014_2015/calendario_matricula_libre_2014-2015_e.pdf

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/contenidos/informacion/dic6/eu_2046/adjuntos/matricula_2014_2015/calendario_examenes_libre_2014-2015_e.pdf