Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura
Sailaren ekimen bat da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu
duena, euskarri guztietan. Horretarako, hiru mota izango ditu, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute:
A motako Bizkaiko Kultur Txartelak: 32 euroko prezioa izango du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da.
B motako Bizkaiko Kultur Txartelak,
28 euroko prezioa izango du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur
ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak
bisitatzeko erabili ahal izango da.
D motako Bizkaiko Kultur Txartelak,
24 euroko prezioa izango du, eta euskarazko produktuak erosteko eta
euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia,
musika...) erabili ahal izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina