2020(e)ko apirilakren 30(a), osteguna

PROIEKTU INTERDIZIPLINARRAK DBHn (2.ebaluaketa)

Geografia eta Historiako gaiak oinarri burutu genuen bigarren ebaluaketan proiektu interdiziplinarra DBH3 eta DBH4 mailetan.

      AMERIKETARA JOAN NINTZEN... (DBH 3)
Migrazio mugimenduak oinarri, Euskara, Gaztelania, Musika, Erlijio eta Historiako arloen artean erakusketa eder bat prestatu genuen DBH3. mailetan. Horretarako Geografia arloan eduki teorikoak lantzetik haratago joan ginen: gaian adituak diren pertsonak ekarri genituen geurera (Zaporeak elkartea eta Javier Pérez) gure familietan dauden emigrazio istorioak ikertu genituen. Honek familiako nagusienekin hartu eman berezia izatea ekarri zigun, batzuek fisikoki elkarrizketatzeko eta euren bizipenak bertatik bertara ezagutzeko parada izan genuen; beste batzuek, ondorengo belaunaldiei esker ezagutu genituen familietan oraindik hain bizirik dauden migrazio istorio horiek. Migrazioa edozein lurraldetan edo garaitan gerta daitekeen fenomenoa dela ulertu genuen eta ez soilik atzerriko hainbat herrialdeetan egun daukaten arazo bat. Musika arloan, migrazio mugimendu horien garaiko eta lekuko musika eta musikariak ezautzeko aukera izan genuen eta Erlijioan, familiako zuhaitz genealogikoak landu genituen. Hona hemen proiektuaren hasieratik amaierara egindako urratsen laburpen bideoa:



Eta hona hemen, berriz, ikasjai eguneko laburpentxoa



     
  
     INFERNUTIK IHES EGITEN (DBH 4)
I. Mundu Gerra oinarri, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Erlijioa eta Historiako arloen artean erakusketa eta "scape room" bat antolatu genituen. Horretarako eduki teorikoak lantzeaz haratago joan ginen: Euskara arloan erakusketa apaintzeko eta scape roomerako pista gisa erabiliko ziren komikiak sortu genituen (garaiko giro eta gertaerak oinarri ziuztenak). Gaztelanian, publizitatea landu eta proiektuaren aurkezpen egunerako kartelak egin eta jarri genituen, deialdia gurasoei luzatuz. Erlijio arloan, gatazkak ekiditeko neurriak aztertu eta bakearen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, garai hartako eskubideak gaur egunekoekin konparatu genituen hormairudietan. Aldi berean, Emakumearen garrantzia azpimarratu nahian, I. Mundu Gerran izan zuten rola aztertu genuen. Ingelesean, garai hartako pertsonaia bihurtu ginen, sentimenduz beteriko gutunak idatzi genituen eta gaiarekin lotutako sloganak sortu genituen. Geografia-Historia arloa proiektuaren ardatza izan genuen; arlo honetan gertaera eta prozesu historikoen arrazoiak eta ondorioak aztertu genituen gaur egungo nazioarteko arazo nagusietako batzuk ulertzeko. 

Hona hemen ikasjaia egunean familien gozamenerako prestatutako lanak ongi bistaratzen dituen laburpen bideoa:

BALIABIDE DIGITALEN AUKERAKETA BAT

Konfinamenduak eta telelanak luze dirauen honetan, hona hemen Berritzegunetik luzatu diguten baliabide digitalen aukeraketa interesgarri bat:

http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/Bideoak/8d0be04b455adbc809981e281caa4fda_EIMA%20etxetik%204.pdf

                                                                                                                  Iturria: EIMA

2020(e)ko apirilakren 22(a), asteazkena

GURE BOOKTUBERREN GOMENDIOAK LIBURU EGUNERAKO

Liburu egunaren bezperan, gure booktuberrak ekarri nahi izan ditugu euren gomendioak egitera. Konfinamendu garaian zer irakurri ez badakizu, hona hemen 12-16 urte bitarteko gazteentzako proposamen sorta:

    EZEKIEL NORAEZEAN (ANE BASTERRETXEA)
 

   JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK (ARIANE BILBATUA)

  
    TORMESKO ITSUMUTILA (XABIER GARCÍA)



     ANNE FRANKEN EGUNKARIA (SARA JUSTO)


IKASTEN IKASTEKO ETA LANAK ANTOLATZEKO AHOLKUAK (DBH1)

Konfinamenduak ikasleen lanaren antolaketa egoki bat eskatzen du eguneroko eginkizunak ganoraz, txukun eta ondo egin ahal izateko. Horretan guztian lagundu asmoz, DBH1.mailako ikasleek aholku sorta bat prestatu digute.

    NEREA TORRUBIA


   ENAITZ VÁZQUEZ

   

MILA ESKER BIKOTE!

2020(e)ko apirilakren 21(a), asteartea

ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK (DBH1)

Coronavirusaren gaitzak etxeko konfinamendura eraman gaitu eta hau luzatzen ari denez, ondo baino hobeto etorriko zaizkigu energia aurrezteko, eta beraz ingurumena zaintzeko, ditugun aukerak gogoratzea. Hona hemen DBH 1.mailako ikasleen eskutik jarrai ditzakezuen zenbait aholku:

     Aritz González de Betolazaren aholkuak (1.B)

    Naia Reguilónen aholkuak (1.B)
    

      Maitane Canteraren ahokuak (1.B)
   
      

        Eneko Aspiunza (1.B)

       

2020(e)ko apirilakren 1(a), asteazkena

KALIGRAMETAN TREBATUZ (DBH3)

DBH3.mailako ikasleek, urtero legez, kaligramak nola egin ikasi dute. Aurtengoan ere, ingurugiroarekin loturiko gaiak jorratu dituzte. Hona hemen gure artisten lanen emaitzak:

    XABIER GARCÍA

    GARAZI GONZÁLEZ DE BETOLAZA

    ARIANE BILBATUA