2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

PROIEKTU INTERDIZIPLINARRAK DBHn (2.ebaluaketa)

Geografia eta Historiako gaiak oinarri burutu genuen bigarren ebaluaketan proiektu interdiziplinarra DBH3 eta DBH4 mailetan.

      AMERIKETARA JOAN NINTZEN... (DBH 3)
Migrazio mugimenduak oinarri, Euskara, Gaztelania, Musika, Erlijio eta Historiako arloen artean erakusketa eder bat prestatu genuen DBH3. mailetan. Horretarako Geografia arloan eduki teorikoak lantzetik haratago joan ginen: gaian adituak diren pertsonak ekarri genituen geurera (Zaporeak elkartea eta Javier Pérez) gure familietan dauden emigrazio istorioak ikertu genituen. Honek familiako nagusienekin hartu eman berezia izatea ekarri zigun, batzuek fisikoki elkarrizketatzeko eta euren bizipenak bertatik bertara ezagutzeko parada izan genuen; beste batzuek, ondorengo belaunaldiei esker ezagutu genituen familietan oraindik hain bizirik dauden migrazio istorio horiek. Migrazioa edozein lurraldetan edo garaitan gerta daitekeen fenomenoa dela ulertu genuen eta ez soilik atzerriko hainbat herrialdeetan egun daukaten arazo bat. Musika arloan, migrazio mugimendu horien garaiko eta lekuko musika eta musikariak ezautzeko aukera izan genuen eta Erlijioan, familiako zuhaitz genealogikoak landu genituen. Hona hemen proiektuaren hasieratik amaierara egindako urratsen laburpen bideoa:



Eta hona hemen, berriz, ikasjai eguneko laburpentxoa



     
  
     INFERNUTIK IHES EGITEN (DBH 4)
I. Mundu Gerra oinarri, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Erlijioa eta Historiako arloen artean erakusketa eta "scape room" bat antolatu genituen. Horretarako eduki teorikoak lantzeaz haratago joan ginen: Euskara arloan erakusketa apaintzeko eta scape roomerako pista gisa erabiliko ziren komikiak sortu genituen (garaiko giro eta gertaerak oinarri ziuztenak). Gaztelanian, publizitatea landu eta proiektuaren aurkezpen egunerako kartelak egin eta jarri genituen, deialdia gurasoei luzatuz. Erlijio arloan, gatazkak ekiditeko neurriak aztertu eta bakearen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, garai hartako eskubideak gaur egunekoekin konparatu genituen hormairudietan. Aldi berean, Emakumearen garrantzia azpimarratu nahian, I. Mundu Gerran izan zuten rola aztertu genuen. Ingelesean, garai hartako pertsonaia bihurtu ginen, sentimenduz beteriko gutunak idatzi genituen eta gaiarekin lotutako sloganak sortu genituen. Geografia-Historia arloa proiektuaren ardatza izan genuen; arlo honetan gertaera eta prozesu historikoen arrazoiak eta ondorioak aztertu genituen gaur egungo nazioarteko arazo nagusietako batzuk ulertzeko. 

Hona hemen ikasjaia egunean familien gozamenerako prestatutako lanak ongi bistaratzen dituen laburpen bideoa:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina