2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

KULTUR BONOA SALGAI!!!

Euskadiko 54 antzokik, 16 zinemak aretok eta 67 liburu dendak bat egin dute Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri duen Kultura Helburu egitasmoarekin. Beronen bidez, bertako sormen gaiak eskuratzeko deskontuak eskainiko dituzte.
Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro jarriko ditu euskal arte eszenikoen, zinemaren, literaturaren eta zuzeneko musikaren kontsumoa sustatzeko. Hala, azaroaren 9tik abenduaren 9ra bitarte iraungo duen Kultura Helburu kanpaina jarri dute abian EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearekin, SAREA Euskadiko Antzokien Sarearekin eta Liburu Saltzaileen Elkartearekin, eta hainbat deskontu eskainiko dituzte antzezlanak eta filmak ikustera joateko, liburuak erosteko eta zuzeneko kontzertuez gozatzeko (azken hau martxan da jada).
Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak azaldu duenez, “ekoizpenak eta publikoak bat egiten duten une horiek laguntzeko politikak egin behar dira bereziki”.
Bidaiariak Zinera
Ikus-entzunezko edukiei dagokienez, Bidaiariak Zinera kanpaina abiatu dute. Euskarazko filmak, euskal produkzioak eta film europarrak sustatuko ditu egitasmoak, eta ikusleek 2 euroko beherapena izango dute promozioko filmetan.



Iturria:Zinea.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina