2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

EUSKARAREN GINKANA

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatu duen lehiaketa da Euskararen Ginkana. Aurtengo hirugarren edizio honetan, lehen aldiz, taldekako lehiaketa izango da. Asteroko internet bidezko probetan puntuazio gehien batzen dituzten taldeak pasako dira San Telmo Museoan burutuko den lehiaketako final handira.Saria, euskararen aldeko proiektu baterako 3.000 euroko laguntza izango da. Elkartu eta animatu!

Izen-ematea: Azaroaren 8tik aurrera web gune honetan: http://www.euskararenginkana.net/



2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

ASMAKIZUN LEHIAKETA

Euskara Tailerreko DBH 4. mailako ikasleek ASMAKIZUN LEHIAKETA arrakastatsua antolatzen dihardute!
Egia esan, orain arte parte hartzaile mordoa izan ditugu, txikienek egitasmo honetan poz-pozik parte hartzen dutelarik.

Mila esker eta zorionak, guztiei, antolatzaile zein parte hartzaileei!