2015(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

ZER DIRA IPUINAK?

Ipuin tailer digitalean DBH 2.mailako ikasleek ipuinen definizioa eta nazioarteko idazle ospetsu batzuen eta euren lanen inguruko proiektu polita bat egin dute. Honatx:


2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

BILBOKO RAFAEL MIKOLETA LITERATUR SARIAK

Urtero Bilboko Udalak antolatzen duen Rafael Mikoleta literatura-sarietan ikastolako bi ikasle saritu dituzte. Alde batetik, LH 6ko Ander Villacián Crespo ikaslearen Nire bizitzako abenturarik handiena ipuina, eta bestetik, Ainhoa Garay Benítez ikaslearen Bizitza aldarrikatzeko kantua ipuina saritu dituzte.

Edizio honetan parte hartu duten ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu, eta batik bat, bi garaileak. ZORIONAK!!!

Sari-banaketa ekitaldia hilaren 27an izango da 18:30etatik aurrera, Udaletxeko Arabiar Aretoan.