2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

IPUIN KONTALARIAK

Gaurko Euskararen Eguneko ospakizunek gure igurikapen guztiak gainditu dituzte. Goizetik arratsaldera etapa guztietan ekintzaz beterik izan dugu agenda. Ekintza guztietatik ipuin kontalariak nabarmendu nahi ditugu: DBHko ikasleak izan dira lan honetan; eta txikienak txundituta utzi dituzte! ESKERRIK ASKO IPUIN KONTALARIAK!!!


EUSKARAREN EGUNA


2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA DBHn

Hona hemen DBHko ikasleentzat Euskara Eguneko egitaraua:


KOMIKIAK 1.B

DBHn komiki lehiaketari ekin diogu. Aurtengo gaia nola zain dezakegu gure planeta? da eta DBH1. mailako ikasleek klaseetan nola ekoiztu dituzten euren komikiak erakutsi digute. Hona hemen euren bideoa:



2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

ELKARRIZKETAK (EUSKARA TAILERRA DBH 3)

Euskara tailerra arloan elkarrizketetan trebatzen aritu dira ikasleak. Gelan testu mota honen definizio, ezaugarri, egitura, ... landu ostean gelan ikasitakoa praktikan jarri dute gure ikasleek. Enara Lazkano eta Leire Nuñez esaterako, Ainhoa Garayri  aritu zaizkio galdezka. Hona hemen euren proiektua:



2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

R.M. AZKUE LITERATUR SARIAK


Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak atsegin handiz antolatzen dituzte bi erakundeon artean aspaldidanik idazle gazteentzat  literatura sariak.

R.Mª. AZKUE izeneko ipuin eta olerki lehiaketak gazte eta gaztetxoak literaturara erakartzeko xedea du. Hau dela eta, bertan parte hartzera bultzatu nahi dira literatura-sortzaile gazteak. Anima zaitezte esku hartzen!


Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?lang=eu

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

MOODLEN LANEAN DBH1.A

Jarraian Euskarako klasean DBH1.Ako ikasleek egindako bi trailer txiki  dituzue ikusgai:




2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketa

Sasiburuk, Barakaldoko euskaldunon elkarteak, lehiaketa berri eta sortzaile bat jarri du abian. HORMAKIN hitzak, sare sozialetan horma edo muro delakoan maiz itsasten ditugun irudi zein esaldiak dira. Osagai hauek, euskaraz egon ordez, askotan beste hizkuntza batzuetatik kopiatu eta zabaltzen ditugu, gure izaera hobeto islatzen dutelakoan. Gure asmoa joera horri aurre egitea da eta sare sozialetan gero eta mezu eta hormakin gehiago euskaraz sortzea eta zabaltzea. Horretarako hain zuzen, euskarazko 
hormakinen lehenengo lehiaketa martxan jarri dugu. Hemen dituzu azalpenak eta parte hartzeko arauak:
(irudian klikatu)
http://sustatu.eus/txopi/1415385117?utm_source=rss&utm_medium=feeds

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

BERTSOBAZKARIA

Uribarriko Euskaraz Bizi Taldearen eskutik azaroaren 29an bertsobazkaria Artxandape Ikastolan! 
Aurten bertsobazkari musikatua izango da eta Alaia Martin, Arkaitz Oiarzabal "Xamoa" eta Jokin Labayen bertsolariak izango ditugu gurekin. 10€ bazkaria eta sarrerak betiko lekuetan eskuratu ahal dituzue, euren artean Ikastolan. Animatu!

2014(e)ko irailaren 29(a), astelehena

PARRAPEAN I. KOMIKI LEHIAKETA

Bilboko Udalak 14-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako I.Komiki lehiaketa antolatu du. Oinarriak webgune honetan dituzue:


http://kulturabarrutik.net/eu/programa/parrapean-i-komiki-lehiaketa/

Animatu eta parte hartu!!!

2014(e)ko ekainaren 19(a), osteguna

IPUINAK ETA IPUIN MOTAK

Ipuin tailer digitala ikasgaian ipuingintzaren alorrean murgilduta ibili dira DBH 2.mailako ikasleak eta ikasturtean ikasitakoaren emaitza erakutsi nahi izan digute egindako bi lan hauetan:

Bideoa: ZER DIRA IPUINAK?





Power Pointa:  IPUIN MOTAK

http://www.slideshare.net/artxandapeeuskara/ipuin-motak



2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAKO SARIAK

Urtero legez, ikastolako DBHeko ikasleek Bilboko Udalak antolatzen duen Mikoleta ipuin lehiaketan parte hartu dute. Aurten, gainera, gure ikasle bat, Iñaki Erkizia (DBH4), saritua izan da eta bere ipuina, Zoramena, argitaragarrien artean izendatu dute. ZORIONAK!!!