2020(e)ko ekainaren 13(a), larunbata

ARTXANDAPEKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIV. EDIZIOA IZAN DUGU AURTENGOA

Lehenengo eta behin, lerro hauen bidez, aurtengo parte hartzaile guztien ahalegina eta lana goraipatu nahi ditugu! LH 2tik DBH 4ra, 7 eta 16 urte bitarteko 460 idazle inguru izan baititugu 2020ko edizio honetan. Ez ohiko egoera honek ere ezin izan du Ikastolan hain sustraituta dagoen ekimena zapuztu, eta oro har, telelanaren bidez izan bada ere, ohiko epeak betez, hemen dugu hilabeteetako lanaren fruitua.

Bestalde, 18 neska-mutil sarituak ere zoriondu beharrean gaude, euren sormen eta idazteko gaitasunagatik!

Gainera, irakur- zein idaz-zaletasun honen atzean dagoen irakasleen eta familien lana ere balioan jarri nahi genuke: maisu-maistren orduak idazlanetan zuzenketak proposatuz, txikitatik aita-amen ipuin-kontaketak oheratzeko uneak goxotuz... eta nola ez, aurten familien ezinbesteko laguntza ere etxetik gure txiki zein gazteak euren idazlanetan aholkatuz eta animatuz!
Azkenik, 2020ko edizio honetan aipamen berezia eta gure esker ona andereƱo Marijoseri, hainbeste urtetan Ipuin Lehiaketa bezalako ekimen garrantzitsu zein aberasgarri honen alde egindako lan eskergagatik!
GOZA EZAZUE IKASTURTE HONETAN SARITUTAKO 18 IPUINEZ OSATUTAKO LIBURUXKAZ: