Agenda 21etik proposatutako gaiak aintzat hartuz (kutsadura akustikoa, birziklapena eta elikadura osasuntsua) DBH 3. mailako ikasleek kaligrama ederrak taxutu dituzte. Honatx:
2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna
2018(e)ko apirilaren 14(a), larunbata
ESAERA ZAHARRAK (DBH1)
Esaera zaharrak ikasi nahi dituzula eta bakoitzaren esanahia ezagutu nahi duzula? Bada, hementxe duzu aukera paregabea!!!
DBH 1.mailako ikasleek esketx ezberdinak burutu dituzte. Testuinguru komunikatibo jakinetan esaera zahar ezberdinak erabili dituzte eta baita bakoitzaren azalpena eman ere!
Beha lehenik, mintza azkenik
Zakur zaunkaria nekez horzkaria
Zenbat buru hainbat aburu
Etxean otso, kalean uso
DBH 1.mailako ikasleek esketx ezberdinak burutu dituzte. Testuinguru komunikatibo jakinetan esaera zahar ezberdinak erabili dituzte eta baita bakoitzaren azalpena eman ere!
Beha lehenik, mintza azkenik
Hil eta gero salda bero
Behin ekintza bat burututa, alferrik da damutzea, ez baitago zer eginik...
Ai nire etxe pobrie, Londres baino hobie
Zenbat buru hainbat aburu
Nagusi askoren astoa goseak hil
A ze parea, karakola eta barea
Etxean otso, kalean uso
Esaera zahar honek jokaera bikoitzari egiten dio erreferentzia, etxean zakar samarra den pertsona, kalean atsegin eta jatorra izan daitekeela, alegia.
Eta orain, animatuko ahal zara zu horiek guztiak eta gehiago erabiltzera?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)