Kaixo lagunok,
Jarraian Gabon-oporretarako egokiak izan daitezkeen irakur-liburu proposamena luzatzeko asmoz zuzentzen gatzaizkizue! Zerrenda, adinaren arabera saillkatuta duzue: HH (0-6 urte) LH 1-2 (6-8 urte) LH 3-4 (8-10 urte) LH 5-6 (10-12 urte) DBH 1-2 (12-14 urte) DBH 3-4 (14-16 urte).
Beste barik, zuen interesekoa izan daitekelakoan, jaso ezazue gure agurra!
Aprobetxa ezazue liburuetakoren bat Olentzerori eskatzeko! Oraindik sasoiz zabiltzate!
2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena
2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea
EUSKARAREN EGUNA 2017
Euskararen eguna oso arrakastatsua izan da aurten. Ikasleek parte hartze aktiboa izan dute eta ekintzak primeran atera dira. Hona hemen laburpen bideoak:
2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea
EUSKARAREN EGUNA 2017
Gaurko jaian parte hartze handia izan dugu! Motorrak berotu ditugu eta biharko prest gaude! Esan ohi den legez, bihar gehiago eta hobeto!!!
Bihar ikasle guztiek, nagusi, ertain zein txikik, izango dute Euskararen Eguna dela eta antolatutako ekintzez gozatzeko aukera: tailerrak, abestiak, jolasak, dantzak, filmak...
2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala
EUSKARAREN EGUNA
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da. Aurten, igandea izaki, hainbat ekitaldi antolatu dira ikastolan familiei zuzenduta eta beste horrenbeste eta gehiago hurrengo egunean ikasleei zuzenduta. PARTE HARTUZ, GOZATU!!!
2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena
EUSKARAREN EGUNA 2017
Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduaren 3an (igandea), Euskararen Jaia ospatuko da 11:00etatik 13:00era Ikastolako jolastokian. Gurasoek lan honetan Ikastolaren eta DBHko zenbait ikasleren laguntza izango dute.
Era berean, hilaren 4an (astelehena) ikasleek, ohiko eskola-ordutegian, egun osoko ospakizuna izango dute, euskararen balio eta garrantziaz kontzientziatzeaz gain, guztiok elkarrekin gozatzeko!
2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena
IPUIN KLASIKOAK BERTSIONATUZ
DBH 3.mailako ikasleak Euskararen egunerako motorra berotzen ari dira eta Euskara Tailerra arloan, ipuin klasikoen moldaketa txukunak prestatu dituzte. Hona hemen "aperitif" txiki bat, Hansel eta Gretel:
2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata
GENERO LITERARIOAK DBH1
Metodologia aldaketan murgilduta jarraitzen dugu ikastolan. Oraingo honetan DBH1.mailako ikasleek Euskara arloan genero literarioei dagokien proiektua landu dute. Ikasleek, taldeetan banatuta, egokitu zaien genero literarioari buruzko informazioa bilatu, mapa mentala landu eta gainerako ikaskideei azaldu diete. Ikaskideek euren azalpenak barneratu dituzten ikusteko, joko interaktiboak prestatu dituzte kahoot, who wants to be a millionaire eta make a quiz web orrialdeak baliatuta. Ikasleak bihurtu dira, beraz, euren ikasketa prozesuan (eduki berrien lanketan) protagonista eta lana ganoraz planifikatuta, emaitza nahiko txukunak lortu ditugu. Hona hemen laburpen bideoa:
2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna
EUSKARAZKO WIKIPEDIAN MILA ARTIKULUTIK GORA ARGITARATZEA ADOSTU DUTE
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, euskarazko wikipedian kalitatezko mila artikulutik gora sortzeko hiru urtean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro inbertituko ditu urte bakoitzean hiru urtez luzatuko den proiektua honetan (guztira 600.000 euro), eta sortutako artikuluak 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat bideratuta egongo dira.
Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian aurkeztu dute proiektua Bingen Zupiria berak eta Galder Gonzalez Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kideak, eta bien artean azaldu dituzte euskarazko wikipedian "kalitatezko" artikuluak sortzea helburu duen proiektuaren xehetasunak.
Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu duenez, Wikipedia "munduko entziklopediarik irakurriena da eta munduko 300 hizkuntzatan argitaratzen da", tartean, euskaraz. Artikulu kopuruari dagokionez, euskara munduko 31. hizkuntza da.
Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak gidatuko duen proiektuaren izenburua "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" da, eta dagoeneko balizko 1.600 artikuluren zerrenda osatu dute. Hautatutako gai horiek 15 esparru ezberdinetakoak dira: Matematikak (100 artikulu); Geografia eta Historia (300); Hizkuntzak (50); Ekonomia Ekintzailea (100); Plastika eta Ikus-entzunezkoak (150); Biologia eta Geologia (200); Kultura Zientifikoa (50); zeharlerroa: Emakumea eta Generoa (70); Kultura Klasikoa (100); Musika, Dantza eta Antzerkia (150); Fisika eta Kimika (150); IKTak (40); Literatura (50); Filosofia (50); eta Gorputz-hezkuntza (50).
Gonzalezek azaldu duenez, proiektua "auzolanean" egingo dute unibertsitateen, hezkuntzako instituzioen eta Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen laguntzarekin.
Bestalde, hiritarrek ere parte har dezakete proiektuan, eta informazio guztia eskuragarri izango dute webgunean edota Wikimedia blogaren bitartez.
Iturria:eitb.com
2017(e)ko ekainaren 15(a), osteguna
ERREZETA ERRAZAK
DBH 1.mailako Euskara Tailerreko ikasleek errezeta erraz eta txukunak egin dituzte. Espiraleak, tarta, pizza edo bizkotxoa egiten ikasi nahi? Hona hemen bideo tutorialak nola egin ikasteko:
Animatu eta gozatu!!!
Animatu eta gozatu!!!
2017(e)ko ekainaren 13(a), asteartea
EUSKARAREN ERABILERA HOBETZEKO ESKETXAK
Lehenengo bideoan, Ane eta Ainhoak nora eta norenagana kasuen arteko aldea azalduko dute eta baita erdizka eta erdi bana kontzeptuen aldea ere:
Bigarren bideoan, aldiz, Maialen, June eta Yaizak bakarrik partikularen erabilera eta norbaiten hutsunea edo falta sumatzen dugunean euskaraz hori adierazteko ditugun moldeak zein diren azalduko dute:
Zeuek ere, badakizue, honekin edo harekin, hobeto edo okerrago, baina egin euskaraz!
2017(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
DBH 2.mailako ikasleek HH eta LHko ikasleei zuzendutako Euskarazko produktuen katalogo txiki bat egin dute. Bertan musika, liburuak, jokoak, app-ak filmak, ... ezagutarazteko asmoa izan dute eta uda datorrela ikusirik, aukera paregabea izan daiteke gustuko ditugun produktu batzuez gozatzeko.
2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena
MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA
Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX.edizioak istorio ederrak utzi dizkigu eta baita Artxandape Ikastolaren nagusitasuna ere, ia kategoria guztietan izan baititugu saridunak. Gure zorionik eta eskerrik zintzoenak Amaya Salgado, Aritz González de Betolaza, Iraide Domingo, Aintzane Alzola, Irati Orio, Maialen Garay eta Nerea Sobrinori eta baita lehiaketan esku hartu duzuen ikasle eta irakasleei ere, egindako lana txapela kentzeko modukoa izan baita! ZORIONAK!!!
2017(e)ko maiatzaren 29(a), astelehena
ERREZETA GOZO-GOZOAK
DBH 1.mailako ikasleek errezeta gozo-gozoak prestatu dituzte Euskara Tailerra arloan. Gozoki eta frutei etekin handia atera diete eta artelan bihurtu dituzte euren lanak. Gozokizko loreak egiten ikasi nahi? Frutazko kotxeak egiten ikasi nahi? Hona hemen horiek egiteko azalpen bideoak:
2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena
IKA,IKA,IKA,... BADATOR KORRIKA!!!
Hilaren 30ean abiatuko da 20. Korrika
Otxandiotik Iruñerantz.
Gurean, dena dago prest Uribarriko
Euskara Batzordeak eta haren eragileek –Ikastola bera eta Gurasoen Ekartea,
besteak beste– egindako lanari esker.
Animatu zaitezte parte hartzera! Tipi-tapa,
tipi-tapa...
·
Martxoaren 31tik apirilaren 6ra: AUZOKO KULTURA ASTEA (azpian duzue egitaraua).
·
Martxoaren 31n, goizez: Lehen Hezkuntzakoen KORRIKA TXIKIA
·
Apirilaren 3an, goizez: Haur Hezkuntzakoen KORRIKA TXIKIA
·
Apirilaren 6an, arratsaldez: KORRIKA BILBORA IRITSI,
eta 19:00etan Trauko kaleko gune peatonalean elkartu.
·
Apirilaren 9an: KORRIKAren AMAIERA, Iruñean.
Ikastolan egingo den bertso-bazkarirako eta
Iruñera joateko autobuserako txartelak ikastolan egongo dira salgai.
2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena
ZER DAKIZU EUSKAL HERRIKO PERTSONAIEI BURUZ?
Asko dira gure egunerokotasunean kirolean, zineman, liburuetan, telebistan ageri diren pertsonaia ezagunak. Oraingo honetan horiei buruzko joko bat antolatu dugu: Pasahitza! Ea gai zaren familian edo lagun artean Euskal Herriko pertsonaia entzutetsuen gaineko erroskoa osatzeko. Animo!
https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/2868159/zer_dakizu_euskal_pertsonaiez_.htm
https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/2868159/zer_dakizu_euskal_pertsonaiez_.htm
2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea
LORALDIA 2017, EUSKAL KULTURAZ BERTATIK BERTARA GOZATZEKO AUKERA PAREGABEA
Abiapuntua XIX. mendean Anton Abbadiak sortu zituen Lore Jokoetan dago. Haren lekukoa harturik Loraldiak gaur eguneko euskal kulturaren arloak plazaratuko ditu Bilbon udaberriarekin batera. Musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, zinema, bertsolaritza, literatura … adierazpen berritzaileenak biltzen dituen topaketa, alegia. Loraldiak euskal kulturaren ekoizpen berritzaileak plazaratuko ditu: "Ez dok hiru" Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren antzerkia, Hesian taldearen kontzertua, Kukai dantza taldearen emanaldia, "Bilbronx" musika, DJ, parkour eta body modification ikuskizuna, "Eskutik eskura" Mikel Urdangarinen kontzertua besteak beste. Animatu, parte hartu eta gozatu kultur adierazpenez!
Hona hemen aurtengo programa: http://www.loraldia.eus/wp-content/uploads/2017/02/Loraldia-Programa-2017.pdf
Informazio gehiagorako jo webgune honetara: http://www.loraldia.eus/
2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena
HAR EZAZU PARTE MANENQUIN CHALLENGEAN!!!
Kultura Astea iragartzeko asmoz, Mannequin Challenge bat antolatu du
Uribarriko Korrika Batzordeak, martxoaren 17an
arratsaldeko 17:00etan, Uzturre plazan egitekoa. Dakizuenez, parte hartzaileek guztiz
geldirik egon behar dute; bitartean, mugitzen ari den kamera batek hartzen ditu
irudiak. Bada, Korrikan parte hartzen ari diren pertsonak irudikatzea edo
simulatzea egokitu zaio Artxandape Ikastolari.
Ekitaldia egoki girotzeko, komeniko litzateke partaideek euskararen aldeko
esloganak, ikurrinak, petoak, ikastolaren logoa duten arropak… eramatea.
Horrez gain, eta gure parte hartzea
ahalik eta ondoen antolatzeko, eskertuko genizueke interesatuoi esteka honetan izena ematea, familiaren deiturak
adierazita, bai eta zenbat kide joango zareten ere.
Har
ezazue parte!!!!!
2017(e)ko otsailaren 28(a), asteartea
2017(e)ko otsailaren 27(a), astelehena
2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena
HEO-KO MATRIKULA LIBREA
Honatx
HEOko matrikula librea egiteko informazioa. Interesaturik bazaude, irakur ezazu
arretaz ondorengo informazioa:
1. SARTZEKO ESKAKIZUNAK
• Adina: 2017an 16 urte beteta izatea ezinbestekoa da.
• Hizkuntza: Hizkuntza berean, pertsona bakoitza eskola eta maila bakar batean
matrikulatu ahal izango da araubide librean.
Norbaitek bi hizkuntza desberdinetan edo gehiagotan matrikulatu nahi badu, eskabide bana
egin beharko du.
2. MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA ETA JARRAIBIDEAK
Matrikula internet bidez egin beharko da, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntzaeskola-ofizialak web orrian sartuz.
Matrikula egiteko epea otsailaren 1eko 10:00etatik 15eko 13:00ak arte izango da.
Otsailaren 16ko 13:00ak arte dokumentazioa (prezio publikoaren salbuespena, familia ugaria,
pasaportea&) aurkezteko epea izango da.
Otsailaren 20an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak eskolan eta
web orrian argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.
Behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 22an amaituko
da.
Otsailaren 24an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak eskolan eta web
orrian argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.
3. PREZIO PUBLIKOAK ETA ORDAINKETA
Hizkuntza eta maila bakoitzeko prezio publikoak: 36,18 €
Salbuespen eta hobariak
• Maila orokorreko familia ugaria, %50ren beherapena
• Maila bereziko familia ugaria, kuota osoa salbuetsita.
• Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen
azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden
pertsonek kuota guztia salbuetsita izango dute.
Ordainketa
Matrikula formalizatzeko dagokion prezio publikoa ordainduz egingo da Administrazioaren
Ordainketa pasabidearen bidez ezarritako prozeduraren bat erabiliz, otsailaren 1eko 10:00etatik
15eko 13:00ak arte. Horretarako, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskolaofizialak
web orrian sartu beharko da.
Posible izango da:
• on-line ordainketa (Internet bidez). Ordainketa ordenagailu batetik egingo kreditutxartelaren
edo banku elektronikoaren bidez.
• off-line ordainketa. Ordaintzeko errekerimenduaren agiria lortu behar da, eta agiri
horrekin banketxe edo kutxazain automatiko batera joan beharko da ordaintzera.
Hona hemen matrikula on-line egiteko lotura: http://www4.hezkuntza.net/o32/presolicitudeswebJSP/o32Menu.jsp?pageId=1589271577&ID_NAVEGACION=1
1. SARTZEKO ESKAKIZUNAK
• Adina: 2017an 16 urte beteta izatea ezinbestekoa da.
• Hizkuntza: Hizkuntza berean, pertsona bakoitza eskola eta maila bakar batean
matrikulatu ahal izango da araubide librean.
Norbaitek bi hizkuntza desberdinetan edo gehiagotan matrikulatu nahi badu, eskabide bana
egin beharko du.
2. MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA ETA JARRAIBIDEAK
Matrikula internet bidez egin beharko da, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntzaeskola-ofizialak web orrian sartuz.
Matrikula egiteko epea otsailaren 1eko 10:00etatik 15eko 13:00ak arte izango da.
Otsailaren 16ko 13:00ak arte dokumentazioa (prezio publikoaren salbuespena, familia ugaria,
pasaportea&) aurkezteko epea izango da.
Otsailaren 20an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak eskolan eta
web orrian argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.
Behin-behineko zerrenden kontra erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 22an amaituko
da.
Otsailaren 24an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin betiko zerrendak eskolan eta web
orrian argitaratuko dira. Onartuta izan ez direnen kasuan, baztertzearen arrazoia zehaztuko da.
3. PREZIO PUBLIKOAK ETA ORDAINKETA
Hizkuntza eta maila bakoitzeko prezio publikoak: 36,18 €
Salbuespen eta hobariak
• Maila orokorreko familia ugaria, %50ren beherapena
• Maila bereziko familia ugaria, kuota osoa salbuetsita.
• Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen
azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden
pertsonek kuota guztia salbuetsita izango dute.
Ordainketa
Matrikula formalizatzeko dagokion prezio publikoa ordainduz egingo da Administrazioaren
Ordainketa pasabidearen bidez ezarritako prozeduraren bat erabiliz, otsailaren 1eko 10:00etatik
15eko 13:00ak arte. Horretarako, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskolaofizialak
web orrian sartu beharko da.
Posible izango da:
• on-line ordainketa (Internet bidez). Ordainketa ordenagailu batetik egingo kreditutxartelaren
edo banku elektronikoaren bidez.
• off-line ordainketa. Ordaintzeko errekerimenduaren agiria lortu behar da, eta agiri
horrekin banketxe edo kutxazain automatiko batera joan beharko da ordaintzera.
Hona hemen matrikula on-line egiteko lotura: http://www4.hezkuntza.net/o32/presolicitudeswebJSP/o32Menu.jsp?pageId=1589271577&ID_NAVEGACION=1
2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea
HARRAPAZANK 2017!!!
2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena
Irrati didaktikoa!
Pasa den astean, gaztea irratiko esataria den Oihan Vega ikastolan egon zen DBH 4. mailako ikasleekin. Bertan, hainbat ekintza egin zituzten: Lehendabizi, Euskal Herriko euskara dakiten eta erabiltzen duten pertsona kopuruari buruz hitz egin eta hausnartu zuten. Ondoren, euskarak telebistan, egunkarietan eta irratian duen presentziaz aritu ziren hizketan. Jarraian, lana bilatzerako garaian euskara jakiteak eta euskarako EGA titulua izatearen garratziaz aritu zen. Amaitzeko, disko festa bat zer den, nola funtzionatzen duen eta irratian erabiltzen dituzten mahai elektronikoak nola erabili irakatsi zien ikasleei. Hona hemen irudi batzuk:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)