Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatu duen
lehiaketa da Euskararen Ginkana. Aurtengo hirugarren edizio honetan,
lehen aldiz, taldekako lehiaketa izango da. Asteroko internet bidezko
probetan puntuazio gehien batzen dituzten taldeak pasako dira San Telmo
Museoan burutuko den lehiaketako final handira.Saria, euskararen aldeko
proiektu baterako 3.000 euroko laguntza izango da. Elkartu eta animatu!
Izen-ematea: Azaroaren 8tik aurrera web gune honetan: http://www.euskararenginkana.net/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina