2017(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea

URTE BERRIARI ZER ESKA?

Urte berriari zer eska?
Izan mutil, izan neska,
bizi gaitezela barrezka
eta ez itota kezkaz kezka.

Urte berrirari zer galde?
Egin dezatela gaitzek alde,
izan dezagula osasuna alde
eta egin elkarri zirri debalde.

Urte berriari zer opa?
Egin dezagula denak topa,
bete askatasunaren kopa
eta kendu lotsaren arropa.

Badoa betiko urte zaharra,
hartu ona, baztertu txarra,
eutsi pozari, utzi negarra.
Badator berriaren oldarra,
badakar biziaren indarra.
Izan aske, ausart, ez
koldarra,
izan fina, ekina, ez zabarra,
alboratu aitzakia kaskarra,
ito zuribide merke baldarra,
ilusioz bete dezagun
bularra,
odolean grina, gogoa, garra,
ahaztu jendearen marmarra,
dastatu erronkaren aparra,
gogor heldu zezenari
adarra,
elikatu barru-barruko harra,
erein ezpainetan irrifarra,
borondatean dugu iparra,
eztarrian, berriz, deiadarra
eta aho barruan, noski,
izarra;
MIHIAN EUSKARA BARRA-
BARRA,
GURE TERRITORIO LIBRE
BAKARRA.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina