Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatu duen
lehiaketa da Euskararen Ginkana. Aurtengo hirugarren edizio honetan,
lehen aldiz, taldekako lehiaketa izango da. Asteroko internet bidezko
probetan puntuazio gehien batzen dituzten taldeak pasako dira San Telmo
Museoan burutuko den lehiaketako final handira.Saria, euskararen aldeko
proiektu baterako 3.000 euroko laguntza izango da. Elkartu eta animatu!
Izen-ematea: Azaroaren 8tik aurrera web gune honetan: http://www.euskararenginkana.net/
Euskara Tailerreko DBH 4. mailako ikasleek ASMAKIZUN LEHIAKETA arrakastatsua antolatzen dihardute!
Egia esan, orain arte parte hartzaile mordoa izan ditugu, txikienek egitasmo honetan poz-pozik parte hartzen dutelarik.
Mila
esker eta zorionak, guztiei, antolatzaile zein parte hartzaileei!
Filmak gustuko dituzuela? Hona hemen eskaintza ezinhobea!!! Briñastik etorri berri, hona hemen DBH 1.mailakoen beldurrezko eta abenturazko film laburrak. Gozatu!!!
Aurtengo Korrikak ekin du bere ibilbidea. Hamaika egunez zeharkatuko ditu Euskal Herriko txoko ezberdinak Andoaindik hasi eta Baionaraino. Bilbotik, martxoaren 21ean, ostegunean, pasako da. ANIMATU PARTE HARTUZ ETA EUSKARA ELKARRI EMANEZ!!!
Aisialdian zer egin ez dakizula? Hona hemen horretarako kultur zirkuitu oparoa. LH4 eta DBH4 mailatan dauden gazteei zuzendutako eskaintza ezinhobea!!! Animatu eta parte hartu!!!