2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

PROIEKTU INERDIZIPLINARRAK DBHn (1.ebaluaketa)

Ikasturte honetan Ikastolaren erronka nagusietako bat arlo ezberdinen arteko proiektuak burutzea izan da. Honetan burubelarri aritu gara Euskara arloan eta sare soziletan partekatzeko bideoak prestatu eta bidali baditugu ere, gure blogean argitaratzea geratzen zen. Hona hemen 1.ebaluaketan 1.eta 4.mailetan egindako lanak. GOZATU:

   OLINPOTIK ZUZENEAN (DBH 1A)



   OLINPOTIK ZUZENEAN (DBH 1B)

 


     KIOTOKO PROTOKOLOTIK BILBOKO PROTOKOLORA (DBH4)

 


Laster... 2.ebaluaketako lanak izango dituzue eskuragarri.

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

ERREZETA GOXOAK, KONFINAMENDURAKO ERREZETA EZIN HOBEAK


Orain ia bi aste hasi genuen konfinamendua luze egiten ari zaizula? Hona hemen DBH1.mailako ikasleek Euskara arlorako boluntarioki burutu dituzten errezeta ezin hobeak!!! Gustoko badituzu, jantzi amantala, ekin lanari eta ON EGIN!!!

     OGI GOXO-GOXOA ARITZEN ESKUTIK



     TXOLOTAZTEKO BROWNIE-A NEREAREN ESKUTIK



    KROKETA GOXO-GOXOAK ENAITZEN ESKUTIK



    GALLETA GOXO-GOXOAK EIDERREN ESKUTIK



    GALLETA GOXO-GOXOAK NAIAREN ESKUTIK
    
 

2020(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEKO MATRIKULA LIBREA EGITEKO EPEA ZABALDU DA

Otsailaren 3tik 19ra bitartean zabaldu da Hizkuntza Eskola Ofizilean matrikula librea egiteko epea. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko aukera izango du orain matrikula egin eta maiatza amaiera ekain aldera azterketa idatzia eta ahozkoa gainditzen duenak.

Informazio gehiago izango duzue hurrengo estekan: https://www.euskadi.eus/hizkuntzen-irakaskuntza-matrikula-librea/web01-a3hheoi/eu/

2020(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAKO EDIZIO BERRIA ABIAN DA


Beste behin ere abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa. Lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleek euskaraz irakurtzea eta idaztea da. 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da.

Artxandape Ikastolan, urtero legez, idaztera animatu ditugu gure ikasleak eta uzta ederra jasota Udaletxeko Euskara Zerbitzuan aurkeztuko ditugu lan horiek guztiak. ESKERRIK ASKO IKASLE GUZTIEI  eta ZORTE ON!!!

Oinarriak:

HARRAPAZANK GAZTEEN PROGRAMAN ETA IKUSI ETA IKASI UMEENTZAKO TAILERRETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

  • HARRAPAZANK 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat da. Izena emateko epea otsailaren 28an amaituko da eta webgune honetan egin behar da: www.harrapazank.eus.
  • Aurten, HARRAPAZANK programaren barruan tailer hauek eskainiko dira: Lightpainting, mugikorreko kamerari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, grafitiak, dantzak, hip-hop, zunba, bitxigintza, street art, arropa kustomizatzea, slackline eta malabareak, serigrafia, irudien sorkuntza eta gorputza margotzeko diseinugintza, animazio-bideoak eta autoen diseinua eta programazioa.
  • Gainera, HARRAPAZANK ESZENA eta programa hasi zeneko 15. urteurrena ospatzeko jaia ere egingo dira.
  • IKUSI ETA IKASI 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta guztira, diziplina askotako 75 emanaldi eskainiko dira Bilboko 15 auzotan, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean.
  • IKUSI eta IKASI tailerrak bi adin-tarteko umeentzat eskaintzen dira: Familian, 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, tailer hauek: serigrafia, birziklatutako musika-tresnak, mitologiako pertsonaien mozorroak, musikoterapia, contact-kids, belarriprest eta familientzako ipuinak. Eta Lagun artean, tailer hauek: pixilazioa, zirkua, fanzinea sortzea, bitxigintza labean, neon margoak eta txantiloiak.
  • Sarrera doakoa da bete arte. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Izena emateko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, www.ikusietaikasi.eus orrian.
Harrapazank gazteen programan eta Ikusi eta Ikasi umeentzako tailerretan izena emateko epea zabalik dago. Aurten ere, Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen eskutik egingo dira.
HARRAPAZANK
Aurten hamabosgarren aldiz egingo da. Talentua eta sormena erakutsi nahi duten 10 eta 18 urte bitarteko gazteek otsailaren 28ra arteko epea dute www.harrapazank.eus orrian izena emateko. Horretarako, fitxa bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi behar dute.
Harrapazanken barruan HARRAPAZANK ARRATSALDEAK eta HARRAPAZANK ESZENA daude. Aurten, gainera, 15. urteurrena ospatzeko jai bat egingo dugu.
Programa hauetan parte hartzeko izena eman behar da www.harrapazank.eus web-orrian. Epea irekita dago otsailaren 28ra arte. Plazak mugatuak dira eta hortaz, zozketa egiten da eskaria egin dutenen artean. Aukeratutako tailerraren eguna baino astebete lehenago, mezu elektronikoaren bidez, eskatzaileari plazarik duen ala ez ziurtatuko zaio.
IKUSI ETA IKASI
IKUSI eta IKASI tailerrak bi adin-tarteko umeentzat eskaintzen dira: Familian eta Lagun artean. Familian4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da eta pertsona heldu batek lagunduta joango dira emanaldietara eta tailerretara. Nobedade moduan, aurten Lagun Artean formatua sortu da, 8 eta 10 urteko neskato-mutikoentzat. Hauek bakarrik parte hartuko tailerretan, helduen laguntzarik gabe.
Ekimen honen helburua da ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea ume bilbotarren artean, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko programazioa eskainiz.
Bilboko 15 auzotan egingo da, urtarriletik maiatzera bitartean, dohainik; aurten, diziplina askotako 75 emanaldi izango dira, tailer formatuan edo ikuskizun formatuan.
Iksukizunetarako sarrera doakoa da leku guztiak bete arte baina tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, www.ikusietaikasi.eus web-orriko formularioa beteta. Izena emateko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik. Plazak mugatuak dira eta hortaz, urtarrilaren 28an zozketa egingo da eskaria egin dutenen artean. Tailer eta ikuskizun guztiak euskaraz dira.
  • Iturria: bilbao.eus

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

EUSKARALDIA ATE JOKA DUGU! Ahobizi, belarriprest... Euskararen alde mugi zaitez!



Euskaraldia hurbiltzen daukagun heinean, honako datak gogora ekarri nahi dizkizuegu; Artxandape Ikastola Hezkuntza Komunitate osoak elkarturik (ikasle, familia, hezitzaile, langile) gure hizkuntzaren alde egiteko dugun aukera paregabea probezteko:



Con motivo de la proximidad de Euskaraldia nos dirigimos a vosotros/as para recordaros los siguientes eventos que son una oportunidad inmejorable para que entre toda la Comunidad Educativa de Artxandape Ikastola (alumnado, familias, educadores/as, trabajadores/as) pongamos nuestro granito de arena a favor de nuestra lengua:



ANIMATU ETA PARTE HAR EZAZU!

> azaroaren 22an (og) HASIERA EKITALDIA 19:30etan Azkuna Zentroan: LaBasu + Las Tea Party

> azaroaren 23an (or) KARAOKEJIRA 19:00etan Traukotik LUNTXA 21:00etan Moraza Plazan

> azaroaren 28an (og) URIBARRIKO BIZIPREST EGUNA 16:45etatik aurrera Funikularreko Plazan: tailerrak, mintzodromoa, bideo-proiekzioa, luntxa, gitarra-emanaldia

> abenduaren 2an (ig) BILBOKO BIZIPREST EGUNA 12:30etatik aurrera: argazki erraldoia, fanfarreak, trikitilariak, puzgarriak, kontzertuak eta bazkari herrikoia.

> abenduaren 3an (al) EUSKARAREN EGUNA Ikastolan.



Oharrak:

Gogoan izan Ikastola Ahobizi eta Belarriprest txapen banaketa-puntuetako bat dela, eta bertan zurea batu dezakezula! Oraindik Euskaraldian izenik ez baduzu eman, sasoiz zabiltza: online edo Ikastolan bertan!

Azkenik, Gabonak ere datozkigula kontuan izan eta Olentzerori zein Erregeei euskarazko produktuak eska iezazkiezu (musika, filmak, liburuak, jolasak…).



Recuerda que la Ikastola es uno de los puntos de reparto de las chapas de Ahobizi y Belarriprest, ¡y que puedes recoger ya la tuya! Si todavía no te has inscrito en Euskaraldia, aún estás a tiempo: online o en la propia Ikastola.

Finalmente, teniendo en cuenta la proximidad de la Navidad, pídeles al Olentzero y a los Reyes Magos productos en euskara (música, películas, libros, juegos...).



2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

EUSKARALDIA: JASO ZURE TXAPA IKASTOLAN AZAROAREN 19tik AURRERA!

10 egun baino ez dira falta Euskaraldia hasteko! 
Azaroaren 23tik aurrera, 11 egunez euskaraz bizitzeko dinamikari ekingo diogu.
Horretarako gure rola txapa baten bidez identifikatuko dugu. 
Txapak jasotzeko, Bilbon 30 gune baino gehiago prestatu ditugu, Bilbotar guztiok etxetik hurbil jaso ahal izateko. Uribarri Barrutian (Uribarri, Matiko, Castaños, Zurbaran) ARTXANDAPE IKASTOLAN edo KASTAÑOSKO UDALTEGIAN batu dezakezu zure txapa! 

Oraindik ez baduzu egin, izena ere leku hauetan eman ahal izango duzu; edo online ere! 
Bilboko webgunean duzue zuen txapa jasotzeko guneari buruzko informazio gehiago.

Gogoratu auzoko datak zein diren:
- Azaroaren 23an (or) KARAOKEJIRA Traukoko peatonaletik hasita 19:00etan, eta 21:00etan luntxa Moraza plazan.
- Azaroaren 28an (az) URIBARRIKO BIZIPREST eguna egingo dugu Funikularreko plazan, 16:45etan hasita tailerrak, mintzodromoa, luntxa, kantaldia...

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Bilbon eta Uribarriko egun bereziak: