2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena

EUSKARALDIA: JASO ZURE TXAPA IKASTOLAN AZAROAREN 19tik AURRERA!

10 egun baino ez dira falta Euskaraldia hasteko! 
Azaroaren 23tik aurrera, 11 egunez euskaraz bizitzeko dinamikari ekingo diogu.
Horretarako gure rola txapa baten bidez identifikatuko dugu. 
Txapak jasotzeko, Bilbon 30 gune baino gehiago prestatu ditugu, Bilbotar guztiok etxetik hurbil jaso ahal izateko. Uribarri Barrutian (Uribarri, Matiko, Castaños, Zurbaran) ARTXANDAPE IKASTOLAN edo KASTAÑOSKO UDALTEGIAN batu dezakezu zure txapa! 

Oraindik ez baduzu egin, izena ere leku hauetan eman ahal izango duzu; edo online ere! 
Bilboko webgunean duzue zuen txapa jasotzeko guneari buruzko informazio gehiago.

Gogoratu auzoko datak zein diren:
- Azaroaren 23an (or) KARAOKEJIRA Traukoko peatonaletik hasita 19:00etan, eta 21:00etan luntxa Moraza plazan.
- Azaroaren 28an (az) URIBARRIKO BIZIPREST eguna egingo dugu Funikularreko plazan, 16:45etan hasita tailerrak, mintzodromoa, luntxa, kantaldia...

Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Bilbon eta Uribarriko egun bereziak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina