2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

YOUTUBER IZATEKO IKASTAROA UDALAREN ESKUTIK


  • Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuberegitasmoa abian jarriko du YouTube plataforman euskara gehiago erabiltzeko; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian gehien erabiltzen duten kanaletako bat.
  • B-Tuber ezaguera teknikoak lortzeko ikastaroa da, hartara bideoak sortu, editatu, produzitu eta post-produzitu eta kanalak sortu eta gestionatu ahal izateko. Euskararen Etxean egingo da.
  • Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte. Doako ikastaroak dira, 8 ordukoak, ekainaren 25etik 28ra bitartean emango direnak. Plazak inskripzioaren hurrenkeraren arabera beteko dira. Izena emateko inprimakia.
  • Halaber, egin duten lanarekin Youtuberren Lehiaketa egingo da ekainaren 15etik 30era bitartean. Lehiaketarako euskarazko bideoak helbide elektroniko honetara bidali daitezke: info@azkuefundazioa.org.

 
 Iturria: Bilboko udala

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina