2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

Bilboko ikastetxeetan Lehen eta Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleentzat den Rafael Mikoleta euskarazko ipuin-lehiaketaren XXX. edizioan 780 ipuin aurkeztu dituzte.
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok gaur arratsaldean banatu ditu Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXX. edizioko sariak. Saritutako ipuinak beste 13 narraziorekin jasoko dira liburu batean.
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketak aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egin ohi da 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea.
Aurtengo edizioan, Artxandape Ikastolako hiru ikaslek jaso dituzte aipamen berezi eta sariak euren kategorietan:
María Meazak aipamen berezia C kategorian (DBH1-2 mailetan).
Nahia Carmonak 3.saria D kategorian (DBH 3-4 mailetan).
Ander Villacianek 1.saria D kategorian (DBH 3-4 mailetan).
Bilboko Udaleko arabiar aretoan egin den ekitaldian ikastolako ikasle ohi baten emanaldiaz gozatzeko parada izan da. Ane Zugazak, Harrapazank ekimeneko senior kategoriako garaileak, berak ekoitzitako kanta bat aurkeztu baitu gonbidatu berezi gisa.
ZORIONAK!!!

Iturria: Bilboko udala (moldatua)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina