- Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuberegitasmoa abian jarriko du YouTube plataforman euskara gehiago erabiltzeko; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian gehien erabiltzen duten kanaletako bat.
- B-Tuber ezaguera teknikoak lortzeko ikastaroa da, hartara bideoak sortu, editatu, produzitu eta post-produzitu eta kanalak sortu eta gestionatu ahal izateko. Euskararen Etxean egingo da.
- Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte. Doako ikastaroak dira, 8 ordukoak, ekainaren 25etik 28ra bitartean emango direnak. Plazak inskripzioaren hurrenkeraren arabera beteko dira. Izena emateko inprimakia.
- Halaber, egin duten lanarekin Youtuberren Lehiaketa egingo da ekainaren 15etik 30era bitartean. Lehiaketarako euskarazko bideoak helbide elektroniko honetara bidali daitezke: info@azkuefundazioa.org.
2018(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena
YOUTUBER IZATEKO IKASTAROA UDALAREN ESKUTIK
2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna
RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXX. EDIZIOKO SARI BANAKETA
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok gaur arratsaldean banatu ditu Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXX. edizioko sariak. Saritutako ipuinak beste 13 narraziorekin jasoko dira liburu batean.
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketak aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egin ohi da 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea.
Aurtengo edizioan, Artxandape Ikastolako hiru ikaslek jaso dituzte aipamen berezi eta sariak euren kategorietan:
María Meazak aipamen berezia C kategorian (DBH1-2 mailetan).
Nahia Carmonak 3.saria D kategorian (DBH 3-4 mailetan).
Ander Villacianek 1.saria D kategorian (DBH 3-4 mailetan).
Bilboko Udaleko arabiar aretoan egin den ekitaldian ikastolako ikasle ohi baten emanaldiaz gozatzeko parada izan da. Ane Zugazak, Harrapazank ekimeneko senior kategoriako garaileak, berak ekoitzitako kanta bat aurkeztu baitu gonbidatu berezi gisa.
ZORIONAK!!!
Iturria: Bilboko udala (moldatua)
2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna
2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea
BOOKTUBERRAK (DBH 3)
Uda ate joka dugu eta zer irakurri ez dakizula al zaude? Bada, 12-16 urteko gaztea bazara eta egoera horretan baldin bazaude, DBH 3.mailako booktuberrek irakurri dituzten edo gustuko dituzten liburuen proposamenak egingo dizkizuete booktuber gisa egin dituzten bideo hauetan. Ikusi, gozatu animatu zaitez irakurtzera!!!
Irati Antonio - Izaskun Rodriguez (HARRY POTTER ETA AZKABANGO PRESOA)
Iñigo García - Mikel Soroa (PIRTZINA ZILBORREAN)
Haizea García - Sara Del Arco (HARRY POTTER ETA SUAREN KOPA)
Ibai Aznar (KULERO SALATZAILEAK)
Oihane Aja - Sara García (A ZER GAUPASA!)
Maider Álvarez - Elia Ortega (GOSE JOKOAK)
Gaizka Manso - Egoitz Tejedor (INGELES BAT ETXEAN)
Ainhize Arrieta - Marta Naya (Aurpegiko ubeldurak)
Ivan Puerto - Javier González (Txarlie eta txokolatezko fabrika)
Irati Antonio - Izaskun Rodriguez (HARRY POTTER ETA AZKABANGO PRESOA)
Iñigo García - Mikel Soroa (PIRTZINA ZILBORREAN)
Haizea García - Sara Del Arco (HARRY POTTER ETA SUAREN KOPA)
Ibai Aznar (KULERO SALATZAILEAK)
Oihane Aja - Sara García (A ZER GAUPASA!)
Maider Álvarez - Elia Ortega (GOSE JOKOAK)
Gaizka Manso - Egoitz Tejedor (INGELES BAT ETXEAN)
Ainhize Arrieta - Marta Naya (Aurpegiko ubeldurak)
Ivan Puerto - Javier González (Txarlie eta txokolatezko fabrika)
2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena
BOOKTUBER PROIEKTUA
DBH 3.mailako ikasleak booktuber gisa jardun zaizkigu aspaldian. Gustuko liburuak irakurri dituzte eta honen ondotik, euren ekarpenak (euren iruzkin, inpresio, liburuari buruzko datuak, ...) egin dizkigute modu original eta erakargarrian. Hona hemen “aperitif” txiki bat.
Gustatu al zaizue Iboneren eta Iratiren saioa? Bada, uda laster gainean izango dugunez, berehala argitaratuko ditugu beste hainbat libururen iruzkinak... pazientzia pixka bat.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)